Sustatu logoa Teknologia albisteak

Amy Winehouse, 27en klubean

Sustatu
2011-07-24 12:07

Club 27 edo euskarazko Wikipediak dioen bezala, 27en kluba, 27 urterekin hil diren rock musikaren izarren taldea da. Talentu handiak, bizitza esajeratuak, gazteegi hil zirenak. Haiei batu zitzaien atzo Amy Winehouse Londresen agertu baitzen hila. Winehouseren degradazioa erakutsi baino, hobe haren zuzeneko bat, Back to black zuzenean.

Klubeko beste partaide ezagunenak, Janis Joplin Woodstock jaialdian, 1969an.

The Doors-eko Jim Morrison. Taldearen Light my fire zuzenean.


Light my fire: Jim Morrison por aparidatset

Nirvanako Kurt Cobain, zuzenean taldearekin, MTVk egiten zituen unplugged horietako batean.

Jimi Hendrix Londresko Royal Albert Hall-ean 1969an.

27en Klubean zenbatzen den beste bat, The Rolling Stones-eko Brian Jones, taldearen sortzaile eta gitarrajolea. Ingelesez, zerrenda zabalago bat ere badakar Wikipediak.

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu