Sustraiak Fundazioak abian dituen Basauriko udalekuek milatik gora ume eta gaztetxo hartu dabez aurten. Sustraiak Fundazioaren esanetan udalekuek daukien arrakastaren oinarria da Fundazioak tinko mantentzen dituela bere baloreak eta helburuak, beti be, gizartearen beharrak kontuan hartuz eta horietara egokituz.
Gaztedia eta gazteekin egiten dauen lana funtsezkoa da Sustraiak Fundazioarentzat eta horren isla da mila ume eta gazte baino gehiago dabilela parte hartzen Basauriko udalekuetan eta 200dik gora Euskal Herriko hainbat egoitzatan antolatu dituen udaleku itxietan. Iban Rodríguez, udalekuetako arduradun taldeko kidearen ustez oporretako hau oso une aproposa da umeekin kalitatezko heziketa informala eta atsegina egiteko, are gehiago gurasoak oraindik ere lanean dihardutenean.
Udalekuetan egiten dan lana umeak denbora baten hartzea baino gehiago da. Sustraiak Fundazioaren helburua da udalekuak hezitzaileak izetea. Hori dala eta, berebiziko garrantzia emoten deutse begiraleen formakuntzari. Iban Rodríguezek azaltzen dauenez 18 urte inguruko gazte taldetxoek 2 urteko ahalegin handia egiten dabe begirale izeteko formakuntza jasoten. Gainera ikastaro horiek be arrakasta handia daukie eta gero hori udalekuetan islatzen da. Izen be, gaztetxoek ikusten badabe herriko bertako nagusiagoak direzenek be euskarari eta euskal kulturari garrantzia ematen deutsela eta ilusioz bizi dabela, eredutzat hartuko dabe. Fundazioak helburuak betetzen ditu horrela.
Sustraiak Fundazioak antolatutako Basauriko udalekuetan mila ume baino gehiago parte hartzen dabiltz aurten. 600dik gora ibili direz gaur amaitu dan lehen txandan eta 400dik gora gerturatuko direz astelehenean hasiko dan bigarren txandara. Danak Basauriko 8 ikastetxe eta egoitzatan bananduta. Sustraiak Fundazioa Basauritik harantzago doa gaztediari opor ederrekaz gozatzeko aukerak emoteko orduan. Horretarako Uztaila Euskal Herrian programa antolatu dau auten be bai. Bizkaiko Atxondon, Arabako Artziniegan eta Nafarroako Lizarran antolatutako egonaldietan 200dik gora lagun dabiltza ondo baino hobeto pasatzen. Gainera, Basauritik ezezik, Euskal Herri osoko hainbat herritatik emon dabe izena aurten.
Sustraiak Fundazioaren zeregin nagusia da euskera bultzatzea eta ahalegintzea euskera bera izeten gazteen sozializaziorako tresna garrantzitsua. Horretarako, etengabe proiektuak eta ekintzak garatzen ditu gure kultura sustatzeko eta herritarrengana hurreratzeko. Hiru patrono daukaz: Sustraiak kultur elkartea, 40 urteko ibilbidea daukena euskara eta euskal kultura sustatzen, Xibiri elkartea, 18 urteko ibilbidea bete dauena euskera bultzatzen eta aisialdia garatzen eta, azkenik, Basauriko Udala.
Argi asko esaten dute Fundazioaren estatutuek zein diren bere helburuak, bai:
Sustraiak
Fundazioa
tiene
por
objeto:
promover,
realizar,
apoyar,
financiar
y
desarrollar
la
cultura
vasca,
que
se
manifiesta
en
sus
usos
y
costumbres,
así
como
cualquier
otra
actividad
que
remueva
el
uso
del
euskera.
Euskaraz topatzen saiatu naiz, baina ume eta gazteen kontua izan behar du horrek, ezta?