
iPad ez da izango PCaren ordezko, baizik eta beste irtenbide erabat bestelakoa, eta definituko du informatikaren hurrengo belaunaldia. Horrela mintzo da Jonny Evans kazetaria Computerworld aldizkarian. Hori hobeto ulertzeko, ikusi bideo hau. Bertan 24 ikasle agertzen dira Britainia Handiko musika-eskola batean, iPad bana dutela eta goi mailako grabazio original bat egiten.
Spotify-ren ordainketa edo publizitate ereduarekin ez bazaude oso konforme, musika entzuteko beste plataforma batzuk ere badaude. Adibidez, Grooveshark.
Whatsapp da aplikazio bat telefono mugikorretan instalatu daitekeena, zeinekin zure kontaktuekin doan txateatu dezakezun, Internet konexioa baldin baduzu bederen. iPhone, Android, Blackberry eta Nokia mugikorretan funtzionatzen du eta balio du testu-mezuak, argazkiak, bideoak edo audioak bidaltzeko, bakarkako txata zein taldekoa egiteko, eta baita hainbat lagunei mezu bera igortzeko.
Defizita dala eta ez dala, han hemenka irakurten ibili naiz gaiaren inguruan. Ofizialki, eurogunea osatzen duten herrialdeei beraien defizita barne-produktu gordinaren (BPG) %3tik beherakoa izatea eskatu izan zaie, Maastrichteko Itunaren arabera. Baina zergatik %3, eta ez %2, 4 edo 14? Hona hemen azalpena, erabakia hartu zuenaren eskutik. Sinestezina benetan.
Zelan jakin non dagoen zure Android telefonoa, baldin eta gauerdian, Bilboko jaietan zaudela, lapur batek ostu badizu? Aplikazio bat dago, Plan B, zeina instalatzen baita telefonoan norberaren ordenagailutik, telefonoa galdu ondoren, ez lehenago.
Gogoan duzue zelakoak botatzen zituzten Espainia aldean baten batek konstituzioa aldatzeko proposamenen bat egiten zuen bakoitzean? Gaia autodeterminazio eskubidea baldin bazen, kristorenak entzun behar zituen proposatzaileak. Baina beste gai batzuekin ere antzera jokatu izan dute politikari espainolek: senatuaren egitura aldatzeko, koroaren ondorengotzan matxismorik ez egoteko...
Agian, praktikan eta praktikotasunagatik onartu behar da komunikabide batek adierazpen eta informazio eskubidea izatea (erabiltzea). Baina erabat onartezina da enpresa horrek eskubideon erabilera okerraz gizarteari eragin nahi izatea helburu politiko jakinak lortzeko. Bestela, komunikabideek mezulari izateari utzi eta eragile politiko dira; horrela, komunikabideak ez dira komunikabide. Arazoa da, noski, ez dutela mozorroa kendu nahi.
Eskuko telefonoa sekulako eragina izaten ari da gure bizitzetan, batez ere komunikatzeko orduan. Hala ere, Afrikan adibidez, eragin hori pertsonen izendegira ere iritsi da. John Traxler irakasleak hainbat kongresutan erakutsi duenez, KwaZulu-Natal eskualdean, Hego Afrikan, jende askok jarri dizkie beren haurrei telefono izenak: Nokia, Motorola edo Siemens, besteak beste. Ausartuko ginateke euskaldunok horrenbestera?
Garai batean Alan Sailer argazkilari iluna zen, berak aitortu duen bezala, baina Flickr-en erakusten dituen lanek izen gero eta handiagoa irabazi diote. Argazki sorta honek, High Speed, harri eta zur utzi ditu argazkizaleak. Bertako argazkiak egiteko, egileak lastertasun handiko flasha erabili du, etxean egina.
Nork esan zuen kode irekiko tipografia itsusia dela? Letratipo Mugikorren Ligak (jatorriz, The League of Moveable Type) erakusten du justu kontrakoa, badela munduan tipografia libre eta ederra aldi berean. Horren erakusgarri, ligaren webguneak ikusarazten dituen kode irekiko letratipo-familiak.
Argazkiak.org | Doako tipografia © cc-by-sa: huhezi
Lagunok, gaurtik aurrera lasai bota ditzakezue tarratada zaratatsuak edo putz isil-pozoitsuak, tapaki honek irentsiko baitu kiratsa. Segi irakurtzen, segi.
Aingeru Gorrotxategi naiz, musikaria, eta nire bigarren diskoa argitaratu berri dela jakinarazi nahi dizut.
Dagoeneko 20 urte joan dira Tim Berners-Lee zientzialari ingelesak weba sortu zuenetik. Ordura arte Internet gutxi batzuen lanabes izan bazen, Berners-Leeren asmakizunak milioika lagunen esku jarri zuen sarea, eta honek era sakonean aldatu ditu gure bizitzak. Baina zer gertatuko zatekeen Tim Berners-Leek bere asmakizuna patentatu izan balu?
Barkamena behar ote dugu euskal matxinook? Noren barkamena? Errudunak ote gara? Mende askotako eztabaida da, kristauek errua ekarri ziguten geroztik. Haien jainko autoritarioak botere tirano baten mozorroak arau estuak eman zituen gainean zibilizazio hau eraikitzeko. Abade kristauek hautamen askea (libre albedrío) asmatu zuten, hots, erabakitzeko askatasuna, herritarrok errudun bihurtuta errazago kontrolatzeko: askatasunak bihurtzen zaitu bekatari.
Semenaren zaporea zenbait aldagairen arabera gaziagoa edo gozoagoa izan daiteke. Aldagaien artean daude eguneko zein momentu den, ossasun egoera, hartutako sendagaiak eta, batez ere, kontsumitutako janaria eta edaria. Laburpen azkarra egiteko:
Jose Inazio Lopez de Luzuriagak Mihiluzera bidalitako argazkia da honakoa: Espainiako Gobernuak finantzatutako lan bat, Donostiako Udalak sustatutakoa: Urumea ibaia bazterreko pasealekua baz-terbidearen eta Kristinaeneako zurrunbiaren artean ingurumen idetik egokitzea.
Astondoko hondartza (Gorliz) harriz josita dago eta administrazioek ez dute jaramonik egiten.
Harpidetuta nago Eusko Jaurlaritzak sarean argitaratzen duen KULTURKLIK Kultur Agenda edo horretara. Berdin dio zu euskaraz harpidetuta egotea edo espainolez, zuk informazioa euskaraz eskatzea edo espainolez, AGENDA kudeatzen dutenek batere lotsarik gabe ematen dute produktu asko eta askoren berri eta propaganda soilik espainolez, hizkuntza inposaketa lotsagarrian.
Rémi Gaillard Frantziako umoregile bat da, edo adarjotzaile bat (bigarren modu horretan deskribatzen du Wikipediak). Duela urte batzuk Interneten ezagun egin zen egindako txorakerien bideoekin. Egoera absurduak probokatzen ditu, polizia agenteei eta kaleko jendeari txantxak eginez. Hemen adibidez, igerileku batean eskiatzeko jantziekin: