Sustatu logoa Teknologia albisteak

Puzkerrak irensten dituen tapakia

Josu Lezameta, Jozulin
2011-08-23 14:08
Euskalduna izaki uzkertia da, ezin ukatuko didazue. Euskaldunak harro askatzen ditu sabela handitzen dioten gasak; euskalduna ez da ezkutuka ibiltzen haizegintza horretan eta hartara, non hobeto ohean baino?

Gas horiek, baina, ez dira ez gas nobleak, ezta inerteak ere. Eta euskaldunak sarri entzun behar izaten ditu ohekidearen gaitzespen eta laidoak. Bada, akabo haserreak asmakuntza honekin; betor bakea euskaldunon oheetara, burusi honek irentsiko baitu puzkerren metano, azido butiriko, hidrogeno sulfuro eta karbono disulfuroaren hatsa.

Oharra: Bideoa benetako produktu baten iragarkia da; ez dugu uste Sustatuko irakurleen artean hura erosteko bezain inozorik egongo denik, baina badaezpada...

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu