Teknologia albisteak

Aingeru eta bere zaindariak, disko berriaren aurkezpena

Erabiltzailearen aurpegia
Aingeru Gorrotxategi
2011-08-23 : 11:08

Aingeru Gorrotxategi naiz, musikaria, eta nire bigarren diskoa argitaratu berri dela jakinarazi nahi dizut.

Musikari gisa ibilbide luzea dudan arren, nire proiektu pertsonala 2008an hasi zen Meinhattango k@ntuak diskoarekin (auto-ekoiztua eta Elkarrek banatua). Lehenengo disko horretako abesti guztiak nik neuk idatzi eta bakarlari gisa grabatu nituen. Pop-rock akustikoa nagusitzen da diskoan, folk eta blues kutsua ere agertzen den arren.

2011ko uztailean argitaratu den bigarren diskoa, Saguekin dantzan izenekoa, auto-ekoizpena da eta Elkarrek banatuko du. Oraingoan, musikari eta euskal idazle batzuen laguntza izan dut. Musika arloan, Agus Pérez (Doctor Deseo-n kolaboratzailea), Ander Marino Elorza (The Uski´s-en kolaboratzailea) eta beste hainbat musikarik parte hartu dute. horregatik Aingeru eta bere zaindariak du izena proiektu berriak.

Disko honetan ere pop-rock akustikoari heltzen diot gehienbat. Testuei dagokienez, abesti gehienen testuak nik idatziak badira ere, Laura Mintegi, Josu Lartategi eta Iñaki Mendizabalen testuetan oinarritutako abestiak ere badaude disko honetan. Bestalde, Mikel Laboak abestu zuen Txinaurria kanta herrikoiaren moldaketa bat ere egin dut.

Behin diskoa kaleratuta, berau ezagutarazteko garaia iritsi da. Zuk ondo dakizunez, hain txikia den euskal musikagintza merkatuan tarte bat egitea ez da batere erraza, are gehiago hasi berri eta auto-ekoizten garen musikariontzat. Horregatik, gutun honen bitartez, diskoaren berri ematen laguntzeko eskatzen dizut eta prest naukazu elkarrizketaren bat egiteko edota argazki eta informazio gehiago emateko.

Nire musikari buruz gehiago jakiteko edota berau entzuteko, hemen uzten dizkizut bi webgune: www.aingerugorrotxategi.com eta www.myspace.com/aingor

Hemen duzu nirekin harremanetan jartzeko posta-elektronikoa (aingeru@aingerugorrotxategi.com) eta telefonoa (637199604).

Adeitasunez,
Aingeru Gorrotxategi

Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago