Azkenean espainolek aldatuko dute euren Konstituzio Sakratua. Hilabete batean eta erreferendumik gabe. Biba zuek!
Konstituzioa demokrazia espainiarraren zutabe higiezina ei zen eta, aldatuz gero, naipe-baraja bezala jausiko zen sistema osoa. Konstituzioa aldatu? Inola ere ez!
Orain, nahikoa izan da Merkel, Sarkozy eta merkatuen ezinegona, gure konstituzio maitea aldatzeko, hilabete pare batean ziur aski, eta erreferendumik gabe seguru. Espainia ez da errepublika izango, baina bai bananeroa, alafede!
Baina nola nahi dute ni independentista ez izatea?
Bide batez: zuek horrelako artikulurik (defizita mugatzen duena bezalakorik) jarriko zenukete Euskal Herriko konstituzioan? Areago, uste duzue Euskal Herri independenteak konstituzioa beharko lukeela? Eta haritik tiraka, izatekotan, zein beste artikulu jarriko zenituzkete? Ea, Sustatuzale hori, zelakoa izango zen zure Konstituzioa?
Erantzunak kargatzen...