Eusko Jaurlaritzako Kulturklik salatu nahi dut
2011-08-17 11:08
Harpidetuta nago Eusko Jaurlaritzak sarean argitaratzen duen KULTURKLIK Kultur Agenda edo horretara. Berdin dio zu euskaraz harpidetuta egotea edo espainolez, zuk informazioa euskaraz eskatzea edo espainolez, AGENDA kudeatzen dutenek batere lotsarik gabe ematen dute produktu asko eta askoren berri eta propaganda soilik espainolez, hizkuntza inposaketa lotsagarrian.
Behin baino gehiagotan kexatu natzaie gogor, baina berdin jarraitzen dute. Gaur jaso dut KULTURKLIKen 96. zkia, eta espainol soilezko kontuak nonahi.
Eusko Jaurlaritza honen "KULTUR JARDUNA" bide da. Sailburu, sailburuorde..., non zaudete?
Eskertuko nuke honetan ere erantzuna.
Ondo izan
Bittor
Erantzunak kargatzen...