Sustatu logoa Teknologia albisteak

Lastertasun handiko argazki harrigarriak

Sustatu
2011-08-24 12:08

Garai batean Alan Sailer “argazkilari iluna” zen, berak aitortu duen bezala, baina Flickr-en erakusten dituen lanek izen gero eta handiagoa irabazi diote. Argazki sorta honek, High Speed, harri eta zur utzi ditu argazkizaleak. Bertako argazkiak egiteko, egileak lastertasun handiko flasha erabili du, etxean egina.

Eggs Eggs'gain

Beheko argazkiak erakusten du Alan Sailer-ek erabiltzen duen ekipamendua horrelako lanak egiteko.

All Gone Now

Argazki hau Flickr-en ikusiz gero, irakur daitezke egileak tresna bakoitzaren gainean idatzi dituen oharrak, azaltzen zer eta zertarako den (pasatu punteroa argazkiaren gainean, bertako oharrak irakurtzeko).

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu