Defizita, Guy Abeille eta %3aren asmakizuna
Guy Abeille Frantziako Ekonomia Ministerioko langilea izan zen 1977 eta 1982 bitartean. Bere zereginen artean defizitaren aurreikuspenak egitea zegoen, eta urte amaieran kontuak "konpontzeko" agindua jasotzen zuen, handik eta hemendik diru-sail ezberdinak hartuz eta zuloak estaliz. Ezkutuan, noski.
Frantziako defizita goraka zijoan etenik gabe, eta Miterrand agintera heltzean, gainera zetorkionaz ohartuz (defizita 100.000 milioi frankora hurbiltzen ari zen), Abeille eta bere buruzagiak enkargu bat jaso zuten: Defizita justifikatzeko arau sinple eta sendoa, adituek bermatua, edonori ahoa ixteko modukoa. Eta berehala eduki beharra zegoen.
Zer egin ez zekitela, eta denbora gabe geratzen ari zirenez, defizita eta BPGa lotu zuten. Une horretan 100.000 milioi franko BPGaren %3a zen Frantzian, gutxi gora behera; portzentai hori hartu eta dogma bihurtu zuten, denborarekin Europa osora zabalduko zen dogma...
Historia hobeto eta sakonago ezagutu nahi duenak, irakur dezala hemen gaztelaniaz, eta hemen Guy Abeillek berak kontatua, frantsesez. Nahiko modu argian azaltzen du ze txorakeria den defizita eta BPGaren arteko loturak ezartzea, besteak beste.
Erantzunak kargatzen...