Teknologia albisteak
1

Whatsapp: mugikor bidez txateatzeko modako aplikazioa

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2011-08-29 : 12:08

Whatsapp da aplikazio bat telefono mugikorretan instalatu daitekeena, zeinekin zure kontaktuekin doan txateatu dezakezun, Internet konexioa baldin baduzu bederen. iPhone, Android, Blackberry eta Nokia mugikorretan funtzionatzen du eta balio du testu-mezuak, argazkiak, bideoak edo audioak bidaltzeko, bakarkako txata zein taldekoa egiteko, eta baita hainbat lagunei mezu bera igortzeko.

ScreenShot

Whatsapp aplikazioa doan deskargatu daitekeen aplikazioa da, plataforma mugikor desberdinetan dabilena:

  • iPhone
  • Android
  • Blackberry
  • Nokia

Multiplataforma izatean egon daiteke arrakastaren zati handi bat, izan ere egon badaude beste aplikazio batzuk kontaktuekin txateatzeko, baina sistema bakarrean erabili daitezkeenak, eta hortaz ez dutenak uzten iPhone bat Blackberry batekin kontaktuan.

Whatsapp aplikazioan zaudela, mezu berria idazteko agertzen zaizkizu zure mugikorreko kontaktuetatik Whatsapp aplikazioa daukatenak. Kontaktu horiek argazkiarekin baldin badauzkazu, argazkiak ere erakusten dizkizu, goiko irudian bezala.

Talde-txatak sortu daitezke aplikazioan, eta horrela lagun talde osoaren arteko elkarrizketak izan, adibidez. Aukera dago mezua jasotzen duzun bakoitzean jasotzeko abisua, edo abisuak desaktibatu eta aplikazioan sartzen zarenean ikusteko mezu horiek.

Internet konexioa behar da Whatsapp erabiltzeko. Konexio bat kontratatuta baduzu edo wifi bidez konektatzen bazara, doan trukatu ditzazkezu lagunekin mezuak, argazkiak, bideoak... whatsapp aplikazioarekin. Oraingoz -guk dakigula- ez dago euskaratuta.

Erantzunak

agonirena
2011-08-29 : 15:09

Lehen urtean da doakoa. Gero, urteko 1,99 dolar ordaindu behar dira (androiden behintzat: http://www.whatsapp.com/android/)

Erantzun

Sartu