Teknologia albisteak

San Sebastiako Udalak sustatuko lana

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2011-08-18 : 14:08

Jose Inazio Lopez de Luzuriagak Mihiluzera bidalitako argazkia da honakoa: Espainiako Gobernuak finantzatutako lan bat, Donostiako Udalak sustatutakoa: Urumea ibaia bazterreko pasealekua baz-terbidearen eta Kristinaeneako zurrunbiaren artean ingurumen idetik egokitzea.

Argazkiaren url-an ikusita badirudi 2011ko apirilaren 13an igo zutela argazkia eitb.com-eko Mihiluzeren atalera:

http://www.eitb.com/multimedia/images/2011/04/13/456523/456523_24-loiola_detalle_1.jpg

Urtebete lehenagokoa dela ikusi dugu, 2010eko apirila eta urria bitartean egiteko lan bat ZP planekin ordaindutakoa, baina hala ere Masai Ikastarora ekartzeko modukoa iruditu zaigu.

Tolosaldeko Euskararen Semaforoan ere ikusi dugu argazkia.

Antzeko besterik ikusten baduzue, zuen ekarpena egin dezakezue eta sail honetan argitaratuko dugu.

Erantzun

Sartu