Hondartza ala harrobia?
2011-08-18 10:08
Astondoko hondartza (Gorliz) harriz josita dago eta administrazioek ez dute jaramonik egiten.
Astondo izeneko hondartza Gorlizko badian dago eta inguruan egin ziren lanen ostean ez da behar bezala garbitu. Hona hemen irudi bat horren lekuko, ospitalea dagoen lekutik mendiraino zabaltzen da "harrobia" hondartza osoa alderik alde hartuz.
Horrenbeste administrazio duen herri honek ez du jakingo errua norena den (udala, diputazioa, jaurlaritza, gobernua ala europa) baina argi dago egoera lotsagarri hau gehiegi luzatzen ari dela.
Erantzunak kargatzen...