Iritsi da kode irekiko tipografia, goi mailakoa
2011-08-24 11:08
Txorrada gehiagorik ez. Egizu bat iraultzarekin. Halaxe dio Letratipo Mugikorren Ligaren manifestuak. Aspertuta gaude aspaldiko letratipo gogaikarriekin. Muga gehiagorik ez webean. Garaia da kalitate maila igotzeko. Webgune honetan bakarrik aurkituko dituzu hobetoen egindako letratipoak, kode ireki eta doakoak, gertu webean erabiltzeko. Webguneaz gain, Letratipo Mugikorren Ligak blog bat ere badauka, The Typelog, eta bertan azaltzen ditu proiektu tipografikoak.
Iraultza guztietan bezala, mugimendu honek aurreratu egin nahi du tipografia, baina laguntza behar du horretarako. Nahi baduzu bertan parte hartu, jarri harremanetan eta egizu bat berorrekin.
Erantzunak kargatzen...