Janariaren lotura semenaren zaporearekin
2011-08-20 12:08
Semenaren zaporea zenbait aldagairen arabera gaziagoa edo gozoagoa izan daiteke. Aldagaien artean daude eguneko zein momentu den, ossasun egoera, hartutako sendagaiak eta, batez ere, kontsumitutako janaria eta edaria. Laburpen azkarra egiteko:
- Esnekiek eta haragiak semenaren zaporea garrazten dute.
- Frutak gozotu egiten du.
Horrelako aholkuak ematen dituzte ia egunero Eingo al deu? blogean. Duela aste batzuk semenaren zaporeari buruzko lerro batzuk idatzi zituzten, eta bertan aipatu zituzten semena garrazten eta gozotzen duten elikagai batzuk.
Semena garrazten duten elikagaiak
- Aza
- Brokolia
- Esnekiak
- Haragiak
Kafeak, alkoholak eta tabakoak ere zaporea txartzen dute.
Zaporea gozotzen duten elikagaiak
- Anana
- Marrubiak
- Meloia
- Kiwia
Oro har, frutek zaporea gozotzen dute. Kanelak ere gustu ona ematen dio eta gainera espezia hau afrodisiakoa da.
Erantzunak kargatzen...