Teknologia albisteak

Betor hitzaldiak: Txomin Jauregi eta Deskontu.com-ekin hitzordua 28an Donostian

Erabiltzailearen aurpegia
Betor
2011-09-22 : 12:09

Betor hitzaldi edo topaldi sorta baten izena izango da. Helburua, interneteko ekintzaile euskaldunen esperientziak ezagutzera ematea da gure artean ezagunagoak izan daitezen. Interneten ideia eta proiektu berriak lantzea ez dago urrutiko pertsona famatu batzuen esku soilik, gurean ere baditugu arrakastadun ekintzaileak. Lehen hizlaria eta aukera, Txomin Jauregik emango digu, Deskontu.com azalduko digu, irailaren 28an 18.00etan, asteazkenarekin, Donostian.

Txomin Jauregi interneteko ekintzaile euskaldun aktibo eta berritzaileenetako bat dugu. Bere proiektu ezagunena Deskontu.com da, egunero eskaintza bereziak proposatzen dizkigun webgunea. Deskontu.com Gipuzkoan hasi zen duela urtebete inguru eta pixkanaka hedatzen ari da nazioarteko proiektuekin lehiatuz (Groupon, Google, Lets Bonus eta abarrak).

Deskontu.com-ekin ikasia gurekin partekatuko du, baita azken urte hauetako esperientzia eta etorkizunera begira dituen planak ere.

Non-Noiz: Ernest Lluch Kultura Etxea, Anoeta estadioaren lokaletan, Donostia. Irailak 28, asteazkena.

Programa:

  • 18:00 – 19:00 Txomin Jauregiren hitzaldia, Gari Araolazak moderatua
  • 19:00 – 19:30 Publikoaren parte-hartzea, galderak eta abar

Nori zuzendua: Interneten sortzen diren proiektu berritzaile eta arrakastatsuak ezagutzeko kuriositatea daukan edonori dago zuzendua.

Izena emateko: Parte-hartzea irekia eta doan da, baina mesedez eman izena Enpresa Digitalaren bidez, eta jakinarazi halaber azaldu nahi duzula Facebook-en jarri dugun hitzordu honen bitartez.

Betor hitzaldiak

Txomin Jauregiren ondoren, beste batzuk ere etorriko dira. Miramon Enpresa Digitalak, CodeSyntax-ek eta Berria-k elkarrekin antolatutako topaketak izango dira Betor hitzaldiak. Euskaraz, etorkizun teknologikoa orain Interneten nola eraikitzen ari den euskaraz komentatzea da helburua. Topaldien izenburu inperatiboa horrek (Betor!) aurrera begira jartzen gaitu; zer dela ere etorkizuna, betor, hemen gaude, prest egon nahi dugu eta prest egongo gara.

Interneteko bilkuratxo edo jardunaldien kategorian, bat gehiago izan nahi du datorren astean zabaltzen dugun honek. Donostia partean badira beste zenbait, duda barik interesgarriak suertatzen direnak. Bat baino gehiago izatean, ez diote elkarri interesik kentzen. The Melee edo Pintxos and Blogs edo Pechakucha elkarketa batean egon denak, seguruenik gustura egon dela batzuetan edo besteetan, eta espero dugu Betor! izeneko topaketa hauek ere osagarri suertatuko direla alde horretatik.

Zatozte 28an Betor hitzaldira, Txomin Jauregi entzutera. Hurrengoetarako adi egoteko, bat egizu Facebook-eko gure orriarekin. Laster arte.

Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago