"Eman ta zabal zazu munduan frutua" Chillidarena delakoan dago Patxi Lopez
2011-09-26 13:09
Basque Culinary Center fakultatea inauguratzen dela eta, zera bota du Twitterren Patxi Lopez lehendakariak:
Eman eta zabal zazu munduan frutua esan zuen Chillidak. Gaur Basque Culinary Center euskal arbolaren irudi eta adierazpen ezin hobea dugu.
Esaldia, jakina, Iparragirrerena da, Gernikako Arbola kantukoa.
Seguruenik, Euskal Herriko Unibertsitatearen logoak nahastu du lehendakaria:
EHUren lema da kantuaren esaldi horren lehen partea, Eman ta zabal zazu. Eta logoa, jakina, Eduardo Chillidarena da.
Dena den, unibertsitatez ere nahastu da Patxi Lopez tuit horretan. Basque Culinary Center Mondragon Unibertsitatearen baitako ikasketa-zentroa da, ez EHUren baitakoa.
Erantzunak kargatzen...