Teknologia albisteak

Alejandra Ispizua: "Soilik honetan dabilen jendeak baloratzen gaitu"

Erabiltzailearen aurpegia
GAZTEZULO
2011-09-22 : 11:09

Euskal Herriko fitness txapelduna da. 27 urterekin lehiatu da lehen aldiz; baita irabazi ere. Kirol honek bere burua "behingoz" onartzeko balio izan diola aitortu digu. Bermeotarrak, momentuz behintzat, palmares oparoagoa du gimnasia erritmikoan fitnessean baino. 2001ean Espainiako Txapelduna izatera heldu zen taldekakoan, eta hirugarrena banakakoan pilotarekin. Gihar artean, ordea, ekainean lehiatu zen estreinakoz, Gernikan antolatu zuten txapelketan. Aurrenekoz aurkeztu, eta irabazi. Gernikako gimnasioan hartu gaitu; irribarretsu eta urduri, bere saltsan. "Askotan, denbora gehiago pasatzen dut mihiari eragiten pisuak altxatzen baino!" –barrez–.

Ispilu aurrean jarrita, zure buruari begiratzen diozunean, zer ikusten duzu?

Kirola beti egin izan duen 27 urteko neska baten gorputza ikusten dut. Hobetu beharreko gauza asko ditut, baina konformatzen naiz. Gimnasioan lantzen hasi naizenetik, askoz gehiago gustatzen zait nire burua. Lehen ere argala nintzen, baina ez nengoen orain bezain markatuta. Azken aldian, Eduren alboan –entrenatzailea–, asko ikasi dut dietari buruz eta lan metodologiari buruz.

Zer dago horrelako fisiko baten atzean?

Lan mordoa, motibazioa, dieta eta diziplina. Genetikak ere badu garrantzia. Jende guztiak ez du balio kirol guztietarako. Nik, zentzu horretan, baditut berezko abantailak fitnesserako, eta horrek gauzak erraztu dizkit. Bekatu pila jan dezaket, ez zait igarriko –barrez–.

Irakurri elkarrizketa osoa eta ikusi bideoa gaztezulo.com-en

Erantzun

Sartu