Teknologia albisteak

Kilometroak: Klikmetroak eta Wally

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2011-09-23 : 11:09

Ate joka ditugu Kilometroak. 15 egun barru izango dira Azpeitian, urriaren 2an. Bitartean, Ikastolen jaiaren inguruan Klikmetroak izeneko ekimena jarri zuten abian duela hilabete batzuk, eta orain, Klikmetro horiek aprobetxatuta, Non dago Wally jolasa ere proposatu digute.

Klikmetroak

Klikmetroak

Klikmetroak.com webgunea eta ekimena, Kilometroak 2011ren barruan antolatu den ekimena da. 2011ko Kilometroen leloa KLIK dela aprobetxatuz, izenarekin jolas eginda sortu da klikmetroak.com. Helburua, bisitari bakoitzak metro bat egitea da. Eta, bakoitzak metro bana eginda, ibilbideari ahalik eta itzuli gehiena ematea. Bisitariek egindako metro bakoitzeko, babesleek dirua jarriko dute Kilometroak festaren alde. Egin klik zuk ere euskararen alde!

Ekimen horren barruan jaio da Non dago Wally? Non zaude zu?. Dagoeneko 2000 lagunetik gora hartu dute parte ekimenean, eta guztien aurpegiekin collage handi bat egin dute antolatzaileek. Begiratu collagean eta ea asmatzen duzuen non dagoen Wally, eta bide batez, zeuon irudia ere bilatu ezazue collagean.

Kilometroak 2011 Azpeitian

Bien bitartean, Azpeitiko Kilometroen antolaketak aurrera darrai. Gipuzkoako Ikastolen urteko jaia Urola Kostan ospatuko da aurten eta antolatzaileak azkenengo ukituak ematen ari dira: agenda, ibilbidea...

Urtero bezala, aurtengoan ere milaka euskaltzale bilduko dira urriko lehenengo igandean (urriak 2) Gipuzkoako ikastolei bultzada emateko asmoarekin.

Gipuzkoako ikastolen jaia 1977an antolatu zen aurrenekoz eta 35. edizioa du aurtengoa. Hirugarrenez ospatuko da Azpeitian (1979an eta 2000an ere bertan antolatu zen).

Urriaren 2an, Azpeitian, Kilometroak 2011.

Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago