Teknologia albisteak
1

Euskal Herriko hautetsiekin mahai ingurua irailaren 27an

Erabiltzailearen aurpegia
Gaindegia, Komunikazio Saila
2011-09-23 : 10:09

Euskal Herriko administrazioen arteko lankidetza ekonomia eta gizartearen garapenean izeneko mahai ingurua antolatu du Gaindegiak irailaren 27rako. Parte hartzaileen artean, Markel Olano (EAJ/PNV), Patxi Zabaleta (Aralar), Juan Carlos Alduntzin (Bildu) eta Iparraldeko ordezkari bat izango dira. Izena emateko.

Europako Batasunaren baitan tokiko administrazioen arteko lankidetzaren aldeko joera indartzen ari da eta gurean ere xede horren aldeko ekimenak abian dira azken urteotan. Gure tokiko administrazioak, legebiltzarrak eta gobernuak berritzen ari diren honetan une egokia izan liteke lurralde desberdinetako hautetsiekin gaiaren inguruan hausnartzeko.

  • Mahai ingurua: Euskal Herriko administrazioen arteko lankidetza ekonomia eta gizartearen garapenean.
  • Parte hartzaileak: Markel Olano, Patxi Zabaleta, Juan Carlos Alduntzin, Iparraldeko ordezkari bat
  • Data: irailaren 27an, asteartea
  • Ordua: arratsaldeko 19:00etan
  • Lekua: Martin Ugalde Kultur Parkea (areto nagusian), Andoain.
  • Izen ematea (baieztatzea eskertuko da)

Erantzunak

Gaindegia, Komunikazioa
2011-09-23 : 22:38

Streaming bitartez Gaindegiaren web orritik jarraitzeko aukera egun berean. www.gaindegia.org

Erantzun

Sartu