Teknologia albisteak

Lan eskaintza: ikerlaria behar da, ekonometria arloan

Erabiltzailearen aurpegia
HIRUMUGARRIETAKO GAINDEGIA
2011-09-20 : 18:09

Euskal Herriko adierazle ekonomikoen kalkulurako Gaindegiaren metodologia eguneratu eta garatzeko lanpostua eskaintzen du Gaindegiak. Iraupena 9 hilabete. Egun osoko lanaldia (dedikazio murritzagoak aztertzeko prest gaude). Lantokia : Andoain, Martin Ugalde Kultur Parkea. Oharra : lanpostua presentziala da, elkartearen egoitzan egitekoa.

Ezinbestekoak:

  • Unibertsitateko tituluduna, arloko berariazko formazioa edo arloko ikerketan esperientzia bermatua.
  • Euskaraz lan teknikoa egiteko gaitasun nahikoa
  • Ofimatikan oinarrizko ezagumendua

Aintzat hartzekoak:

  • Estatistikan formazioa eta/edo esperientzia
  • Ekonometrian formazioa eta/edo esperientzia
  • Ikerketa metodologien aplikazioan formazioa edo esperientzia
  • Proiektuen gestioan formazioa edo esperientzia
  • Datu basekin lan egiten formazioa edo esperientzia
  • Hizkuntzak (esp, fr, ing)
  • Taldean lan egiteko gaitasuna
  • Izaera ekimentsua eta proaktiboa

Erantzun

Sartu