Sustatu logoa Teknologia albisteak

Sagar edo sagardoarekin egindako errezeten lehiaketa

Igartubeiti
2011-09-20 10:09

Igartubeiti Baserri Museoko lehiaketa honen bitartez, errezetarik originalena sarituko da astero, 2 pertsonentzako sagardotegi menuaz osatutako afariarekin. Afaria Ezkio-Itsasoko Labekoa Berri jatetxean izango da.

Lehiaketan parte hartu nahi duzuenok, errezeta bidali behar duzue igartubeiti@gipuzkoa.net helbidera, zeuen datu pertsonalekin. Derrigorrezkoa da errezetak sagar edo sagardo osagaiak izatea.

Errezetarik originalena sarituko dugu astero, 2 pertsonentzako sagardotegi menuaz osatutako afariarekin. Errezetak bidaltzeko epea: urriaren 16ra bitartean.

Lehiaketa honek Labekoa Berri jatetxearen babesa du.

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu