Teknologia albisteak

Sustatu

Erabiltzailearen artikuluak

Bernat Etxepare Lizeoan fedibertsoarekin lanean

Sustatu
2024-10-16 : 09:32

Seaska elkartearen Bernat Etxepare Lizeoan fedibertsoarekin lanean hasi dira ZNT ikasgaian (zientzia numerikoa eta teknologia). Ikasgaiko irakasleak Mastodonen bertan kontatu du prozesua, eta printza batzuk ekarri ditugu hona.

Akademiatik plazara: ikertzaile gazte euskaldunak ezagutu Bilbon urriaren 24an

Sustatu
2024-10-15 : 09:22

"Akademiatik plazara: ikertzaile gazte euskaldunak oholtzara" ekitaldia egingo du UEUk urriaren 24an, ostegunarekin, Bilboko BIRA kulturgunean, Bizkaiko Foru Aldundiaren babesarekin. Topaketan ikertzaile gazte euskaldunek beraien ikerketa lanen berri modu labur eta dibulgatzailean emango dute.

Jabetze Eskola Gasteizen, feminismoaren adibideen ildotik, euskalgintzarako

Sustatu
2024-10-14 : 09:14

Gasteizko Izaskun Arrue Kulturguneak (IAK) eta UEUk elkarlanean Euskaldunentzako Jabetze Eskola martxan jarriko dute, euskaldunok ahaldundu, eta ondorioz, jendartea eraldatzeko asmoz. Aurkezpen hitzaldia urriaren 30ean egingo du Garikoitz Goikoetxeak. "Hizkuntzaren norabideak marrazten".

Asteko errepasoa: Urriak 7 - 13

Sustatu
2024-10-13 : 13:59

Asteko errepasoan, topaketa batzuk aipagai: Deserrotuak txostenaren aurkezpenaren ingurukoa, Burujabetzak jardunaldia, eta Dragoi Bola zaletu euskaldunak elkartu ahal izango direla ere. Eta baita Abaraska taldeak diru-babes kanpaina abiatu duela.

Mintzola Mintegia 2024, egungo ahozkotasunaz azterketak

Sustatu
2024-10-13 : 11:06

Mintzola mintegia antolatu du Euskaltzaindiak urriaren 16rako (goizeko jardunaldia, Luis Villasante Euskararen Ikergunean, Tolare baserria. Almortza bidea, 6 Donostia). Ahozkotasunaren ikertegia da Mintzola, eta Bertsozale Elkartearen baitan jardun ondoren, egun Euskaltzaindiaren egitasmo bat da. Mintegia Gipuzkoako Foru Aldundiak babestu du, eta irekia eta doakoa da; nolanahi ere, ezinbestekoa da aurrez izena ematea donostiaordez (a bildua) euskaltzaindia.eus helbidera idatzita. 

Adibideekin flipatzen: itzulpen automatikoa eta AA ahots sorkuntza euskaraz

Sustatu
2024-10-12 : 09:52

Adibideekin flipatzen ibili gara zuzenekoan aste honetan, euskararentzako aukera batzuk probatuz, Twitchen eta Segura Irratian egin dugun zuzenekoan: itzulpen automatikoa Telegramen zein era txukunean integratu den konprobatu dugu, eta AA ahots sorkuntza euskaraz ere ikaragarri ona dela, ChatGPTren bertsio berrian (ordainpekoa eta AEBetan bakarrik, baina hala ere entzun ahal izan dugu).

Abaraska taldeak laguntza eskatu du euskarazko fedibertsoa sustatzen jarraitzeko

Sustatu
2024-10-11 : 08:55

Abaraska taldea da euskarazko fedibertsoko zenbait instantzia martxan jarri dituen taldea, eta iaz egin bezala, aurten ere laguntzak eskatuz kanpainatxoa abiatu dute. Planteatu dituzten minimo batzuk erdietsi dituzte, baina ez da berandu zuk ere uste baduzu ekarpena egin dezakezula Babestu Abaraska ekimenarekin. "Hau ez da enpresa teknologiko handien Internet. Hau Internet burujabea eraikitzea da", diote Abaraskakoek. "Ulertzen dugu lehenengo denboratxo batez probatu eta muxutruk erabiltzea, baina ohitu bazara eta eskaintzen duguna eskertzen baduzu, egin ekarpena".

Nostalgia baino gehiago: Son Goku euskaraz hasi zenekoa

Sustatu
2024-10-10 : 11:42

Joan den astean bete ziren 35 urte Son Gokuk euskaraz lehen aldiz egin zuenekoa. 1989ko urriaren 4an izan zen ETB1n Dragoi Bola ematen hasi zirela (1984an abiatu zen anime hau Japonian) eta hura gogoratzeko ekitaldia egingo da Donostian urriaren 20an, igandearekin, lehenbiziko atal haren emanaldiarekin eta bikoizketa bikain haren protagonistekin.

 

Burujabetzak jardunaldiak Oiartzunen datorren astean

Sustatu
2024-10-09 : 16:29

Udalbiltzak iaz antolatu zituen Burujabetzak jardunaldiak lehen aldiz, Hernani, eta aurten Oiartzunen errepikatuko da esperientzia. herriko Oiartzun Burujabe ekimenarekin batera.  Urriaren 17 eta 18an izango dira beraz 2024ko Burujabetzak jardunaldiak, eta jardunaldien amaieran, urriaren 19an, oiartzuarrak herri itunarekin konprometitzera dei egin du Oiartzun Burujabek, egun osoko egitarau zabalarekin. Herrigintza eta udalgintza eraldatzaile ikuspegitik jaiotako proiektuak ezagutzeko aukera da Burujabetzak. Herri eskalako proiektuak aurkeztuko dira, burujabetza eta trantsizio ekosoziala, parte-hartzearen paradigma berriak edo udalgintzatik estatugintzarako jauzia nola egin, besteak beste.

 

1

Nola erabili Telegramen euskararako itzulpen automatikoa

Sustatu
2024-10-08 : 11:03

Duela aste batzuetatik aktibatuta dago Telegramen euskararako itzulpen automatikoa (bertsio mugikorrean, bederen). Hau da, ingelesezko edo beste edozein erdaratan jasotako mezu batean, klik batekin, euskarazko itzulpena irakur dezakezu.

Migrazio klimatikoa: Deserrotuak txostenaren aurkezpena Bilbo

Sustatu
2024-10-07 : 09:48

Zehar-Errefuxiatuekin elkarteko "Deserrotuak, bipiltze eta mugen arteko ibilbidea” txostenaren aurkezpena izando da asteazkenean (urriak 9) Bilbon, Bilborock aretoan 18:00etan. Jardunaldi batekin osatu dute aurkezpena. Izena emateko, hemen. Deserrotuak txostenak aztertu du migrazio klimatikoen gaia, "kolapso ekosozialaren eta biztanleriaren desplazamendu behartuen arteko harremanari buruzko hausnarketa egitea helburu duena".

Asteko errepasoa: irailak 30 - Urriak 6

Sustatu
2024-10-06 : 11:27

Asteko errepasoan, jardunaldi kontuak: Ostera delako jaialdia Topagunearen eskutik; negazionismoa aztergai “Emakume zientzialarien argitan” solasaldi-zikloa, eta “Demokraziaren Berrikuntza” jardunaldiak, Arantzazulab-ek antolatuta. Tekno-gai sakonetan, ChatrGPT ahotsez euskaraz ere badabilela, eta Espainiako Liburutegi Nazionalak eta Euskarianak .eus domeinuko 13.000 gunetan informazioko 15 terabyte bildu dituztela.

.eus domeinuetako 15 terabyte gorde dituzte artxibo publikoetarako

Sustatu
2024-10-05 : 09:35

Espainiako Liburutegi Nazionala eta Euskariana Euskadiko Liburutegi Digitala elkarlanean aritu dira, bigarren urtez jarraian, .eus domeinuko eduki multzo handi baten bilketan. 13.000 domeinutan, orrialde sorta handiak biltegiratu dituzte, informazioko 15 terabyte guztira. Baina emaitza ez dute sarean jartzen, in situ joan beharra dago nonbait Espainiako liburutegi nazionalera eta Eusko Jaurlaritzako Liburutegi Nagusira (Lakua) sarbidea izateko. 

 

Joko-app denboraldi berriak nobedadeekin datoz

Sustatu
2024-10-04 : 17:56

Aste honetako Segura Irratiko eta Twitcheko zuzenekoan komentatu dugu nola Egunean Behin eta Mihiluze denboraldi berrietan hasi diren, eta bi aplikazioetan (Mihiluzek ere app-a baitu partida den egun bakoitzean zuzenean jokatzeko) berritasunak daudela. Bestalde Sustatuko editorea egun batzuk lehenago Wikipediaren hizkuntza gutxituen biltzar batean izan zen, eta han bizitako batzuk kontatu ditu.

ETBren denboraldi berriaren balantze oso ezkorra egin du Aldatu Gidoiak

Sustatu
2024-10-03 : 16:34

ETBk bere denboraldi berria aurkeztu zuen irailaren 3an, “Emozioen festa” lemapean. Hilabeteren buruan, Aldatu Gidoia taldeak denboraldiko edukien irakurketa ezkor eta kezkagarria egin du.

Negazionismoa landuko da “Emakume zientzialarien argitan” solasaldi-zikloan

Sustatu
2024-10-03 : 08:58

Elhuyarrek eta Donostia Kulturak elkarlanean antolatzen dute “Emakume zientzialarien argitan” solasaldi-zikloa. Udazkenean, hiru saio eskainiko dira  “Negazionismoa, herritar guztien zientzia eta ikerketaren ibilbideak” izenburupean: urriaren 8an, azaroaren 5ean eta abenduaren 10ean. Aurrez aurreko elkarrizketen bidez, negazionismoaren gaia landuko da zenbait arlotan lan egiten duten emakume zientzialariekin batera. Saioak euskaraz izango dira, 19:00etan, Ernest Lluch Kultur Etxeko aretoan, Donostian.

“Demokraziaren Berrikuntza” jardunaldiak, Arantzazulab-en eskutik

Sustatu
2024-10-01 : 17:55

Arantzazulab ikertegiak “Demokraziaren Berrikuntza” Jardunaldiak antolatu ditu datorren asterkao, urriaren 9tik 11ra egingo dira Bilbon eta Arantzazun. Jardunaldien lehen edizioa izanfo da, eta lema honen pean garatuko dira: "Berrikuntza eta diseinua demokrazia indartzeko erronka konplexuen egungo testuinguruan".

Etorkizuneko GU Irudikatzen solasaldi zikloa, Topagunearen Ostera jaialdietan

Sustatu
2024-10-01 : 14:29

Balmaseda, Arrigorriaga eta Abadiño bisitatuko ditu aurtengo udazkeneko edizioan Ostera kultur festibal ibiltariak, Topaguneak antolatzen duen ekintzak. “Euskaran mundu oso bat kabitzen da!” izenpean, herri bakoitzean 4 egunez luzatuko den egitarau zabala eskainiko du kultur festibalak. Horren barruan, Etorkizuneko GU Irudikatzen solasaldi zikloa, ere programatu dute, zeinean lehen hitzaldia etzi urriak 3 izango den Balmasedan.

Mihiluzeren denboraldia gaur abiatuko da, aukera berria duela etxetik jokatzeko app-ean

Sustatu
2024-09-30 : 12:57

Gaur abiatuko da Mihiluze ETB1eko lehiaketaren denboraldia, 21.20etako programarekin. Proba zahar batzuk itzuliko dira, eta lehiaketaren amaieran izaten den Hamaikakoa / Urrezko Galdera azken proban, zeinean aplikazioarekin etxetik zuzenean joka daitekeen, berritasuna dago app-ean: egiaztatzeko aukera, lehiakideek ere badutena, edukiko dute etxeko jokalariek ere.

Harrera jardunaldiak: euskal herritar berriak euskararen biziberritzean aliatu izateko

Sustatu
2024-09-29 : 10:19

Kontseiluak eta Eusko Jaurlaritzaren Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak antolatuta, "Ongi etorri euskararen mundura" jardunaldian egigo da urriaren 10 eta 11n Gasteizko Europa Jauregian. "Harrera jardunaldi" gisa definitu dituzte, eta harrera horrekin esan nahi da euskal herritar berriak euskararen normalizazio eta biziberritzean aliatu izan daitezen egin beharrekoa. Hizkuntza harrera protokolo egokiak diseinatzeko helburua izango du hortaz topaketak.

‹‹ Hurrengoak Aurrekoak ››