This charming man. Ateoa, eibartarra, independentista, polemista. CodeSyntax-en lanean. Hemen, Sustatun, editore lanetan.
ETAren azken agirietan okerrena ez dira metaforak, argi eta garbi ulertzen dena baizik: norabide politikoak nondik jo behar duen esanez alderdi abertzaleei ematen dizkieten direktriz edo iradokizunak. Loiolako garaian bi "karrilen" kontua onartu omen zuen ETAk: ezker abertzaleari utzi politika; eurena karril "teknikoa" izan zedila. Nola "teknikoa" blokeatua dagoen (hala nahi du Madrilek), politika egiteko tentazioa itzultzea kezkagarria iruditzen zait.
Atzerriko prozesu independentistez hausnartzen dugu Euskal Herrian (Kataluniako independentzia Euskal Herrikoaren ataria, hitzaldi bat datorren astean Azpeitian), baina ez da erraza jakitea euskal independentziaz zer pentsatzen duten euskal abertzaleek. Alderdi batek, Sortuk, behintzat, zerbait plazaratu du azkenean: Euskal Herria Bidean ekimena, hausnarketarako proposamen bat, oraingoz dokumentu idatzi batean (PDF bat ZIP baten barruan) eta bideo batean azalduta.
Merkataritza elektronikoa errealitate finkatua da gure inguruan. CodeSyntax enpresako bulegora, azken bizpahiru asteetan, halakoak iritsi dira lankideok erosita: Darth Vaderren mozorroa, laranjak, zakurrarentzako pentsua, vermikonpostagailua eta gero, harentzako zizare biziak; fusta bat, egongelarako aulkiak, arropa mordoa, bonsai bat, ADN analisatzeko test bat, telefonoak, paretean itsasteko apaingarriak, Totoro pelutxezkoa, arrain-zopa, ume-fardel kakaztuak biltzeko poltsa bereziak...
Abenduan jakin nuen eskaera zebilela Donostian Udal Liburutegiari Txillardegi izena emateko. Poztu nintzen: Aldundiarena 'Koldo Mitxelena' dugu, eta beste izen ilustre bat hirian dugun liburutegi sare bikainean primeran zetorrela iruditu zitzaidan. Ez nuen susmatu (a ze inuzentea!) asmoak ez zuela aurrera egingo. Berandu, Dani Goñi irakaslearen gutun baten bidez jakin dut hori, eta hark bezala, kontra egin duten zinegotzien jarrerari penagarria deritzot. Tristea eta mingarria, oso.
http://irutxulo.hitza.info/2014/01/16/dani-goni-miren-aitziber-eneko-zergatik/