Sustatu logoa Teknologia albisteak

'La grande bellezza' ikusi nuen atzo (http://azpitituluak.com/euskaraz/1388391954). Edertasun ikarag...

Josu Goiko
2014-02-24 13:09
'La grande bellezza' ikusi nuen atzo (http://azpitituluak.com/euskaraz/1388391954). Edertasun ikaragarriko filma da, une bikain asko dituena. Baina istorioan guztiz sartuta egon ostean, bukaera aldera deskolokatu egin ninduen moja santuaren kontuak. Uste dut ez nuela ondo ulertu. Bestela, beste barik, adarra jotzen ari zaigu zuzendaria pertsonaia horrekin. Era berean, apur bat dezepzionatu ninduen 'maitasun galdua' -> 'protagonistaren nostalgia' binomioak. Maitasuna, beti maitasuna. Eta ipotx bat agertzen da (http://ttiki.com/61524). Baina ez galdu. Nik berriz ikusiko dut.

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu