This charming man. Ateoa, eibartarra, independentista, polemista. CodeSyntax-en lanean. Hemen, Sustatun, editore lanetan.
Donostian bizi naiz eta poztu naiz Igeldo herri bihurtu delako. Herritarrek erabaki, eta agintariek bideratu dute erabakia. Uste dut momentu egokia dela gogoratzeko: 2012ko irailean agindua luzatu zioten Gipuzkoako Batzar Nagusiek Foru Aldundiari, mozio baten bidez, "lidergoa hartu dezan eragileekin batera bide orri bat lantzeko, independentzia helburu". Bildu eta Aralarrek alde bozkatuta onartu zen, EAJ abstenitu egin zen. 15 hilabete igaro dira eta ni bide orriaren zain nago.
Kalitatea Etorkizuneko Kazetaritza mintegian mahainguru batean izan nintzen atzo. "Kalitatea eta teknologiaren arteko uztarketa" jarri ziguren gaia neuri, Irati Agirreazkuenagari eta Maria Gonzalez Gorrosariri. Neuri, bereziki, "euskarri berriak, narratiba berriak". Labur hitz egin nuen eta tuit batzuk erakutsi nituen pantailan, baina nola antolakuntzak argitalpen baterako testu bat ere eskatu zidan aurretik, haren laburpen bat ekarriko dizuet hona.
Mods vs Rockers, Quadrophenian bezala, baina 2013ko egoera sozio-kulturalera ekarria: Bazkariphenia. Krisiak negozio aukerak ireki ditu, eta gure bulego eraikineko atean propagandako bi kartel daude itsatsita orain. Batzuek bulegora ekartzen dizute jana; besteek tuper egoki-egokiak saltzen dituzte.