Merkataritza elektronikoa errealitate finkatua da gure inguruan. CodeSyntax enpresako bulegora, azken bizpahiru asteetan, halakoak iritsi dira lankideok erosita: Darth Vaderren mozorroa, laranjak, zakurrarentzako pentsua, vermikonpostagailua eta gero, harentzako zizare biziak; fusta bat, egongelarako aulkiak, arropa mordoa, bonsai bat, ADN analisatzeko test bat, telefonoak, paretean itsasteko apaingarriak, Totoro pelutxezkoa, arrain-zopa, ume-fardel kakaztuak biltzeko poltsa bereziak...
Hori bariedadia!
Lagun batek iguala komentatzen zuen, euren enpresan, bulegoetako langileak zirela erosketak lanetik egin eta lanean jasotzen zituztenak; Eroskiko asteko erosketak ere horrela egiten omen zituen berak.
Baina, orain dela bi urteko kontuak dira, ze, "tokea" eman zieten zuzendaritzatik.