
This charming man. Ateoa, eibartarra, independentista, polemista. CodeSyntax-en lanean. Hemen, Sustatun, editore lanetan.
Gaur Argia Eguna ospatzen dute aldizkarikoek, eta ekitaldi zenbait ere antolatu dituzte aurreko egunetan. Bat elkarrizketa musikatu bat izan zen, asteazkenan Usurbilen: “Independentzia ikusmiran, zein estrategia behar du EHk?”. Behingoagatik, galderak ZUZEN planteatu ziren eta erantzunak ARGI entzun ziren (partaide batengandik, bederen). Ez da batere ohikoa halakorik abertzale euskaldunen artean, beti gabiltzalako txiribuelta metaforiko konkreziorik gabeetan. Bideoa hor duzue, baina pasarte batzuk transkribatu nahi izan ditut, entzule izan nintzen aldetik, gordetzekoak iruditzen zaizkit eta.