This charming man. Ateoa, eibartarra, independentista, polemista. CodeSyntax-en lanean. Hemen, Sustatun, editore lanetan.
Duela hilabete batzuk egin nuen nire protestatxoa, eskatuz bisita gidatu eta antzeko ekitaldiak antola hizkuntza politika zehatz batekin, zein hizkuntzatan den zehaztuz, eta, aukerako hizkuntzen artean, jakina, egon dadila euskara. Uda iritsi da eta, tamalez, topo egin dut arazo honekin berriz ere, alderdirik mingarrienean: umeentzat, praktikan erdarazko aukerak baizik ez direnean antolatzen (ez bada matraka eta tabarra izugarria ematen ez duzula).
Bai horixe, munduko hedabide digitalen komentario sistemetan badago zer hobetu. Sustatu berritzeko prozesuan honi garrantzi berezia eman genion, eta, ikusiko da asmatzen dugun ala ez, baina saio kontziente bat egin dugu behintzat CodeSyntax-en, hiru osagarrirekin:
Garai batean, ohikoak ziren azulejozko informazio panelak, eta publizitate iragarkiak ere bai. Tren geltokietan, bereziki. Desagertuz joan dira. Telefunken-en hau Mendaroko geltokian zegoen 2004an (argazkia itsatsi dut hemen behean). 2007rako desagertua, Gari Araolazak salatu zuen hemen. Baina oraindik geratzen dira halako ale batzuk... Ez lirateke galdu behar, nire iritziz.
Gaur ere, zig-zag eginez etorri naiz lanera, autopistaz, Donostiatik Eibarrera. Duela bi urte azaldu nuen zergatik Sustatun bertan. Gipuzkoako Foru Aldundiaren deskontu sistema bitxiaren ondorioz, hilabete hasieran bidaia labur mordoa egitea komeni da. Baliteke, dena den, sistema hau aldatzea. Onerako, izan ere, Foru Aldundiko arduradunek esan dutena egia bihurtzen badute. Gipuzkoarren gehieneko autopista gastua 25 euro izatea hilean.