Sustatu logoa Teknologia albisteak

Kerobiari funtzionatu dio crowdfunding-ak: Supernova martxan jarriko dute

Sustatu
2012-06-29 14:12

Nafarrak beti saiatzen dira sormen musikaletik pixka bat harago joaten, eta Supernovarekin horri eutsi nahi diote. Proiektua babestu duen bakoitzak pack bat jasoko du, CD luze bat, proiektuaren DVDa, proiektuaren edukien liburuxka eta muralaren zati batez osatuko dena. Supernova edizio mugatukoa izateak badu bere arrazoia: Supernova-rako apropos, paper grabatuan dimentsio handietako mural bat sortuko da, ondoren 1000 zatitan egingo dena. Beraz, pack bakoitzak mural horren zati esklusibo eta errepikaezin bat edukiko du.

2010ean argitaratu zuten Kerobiak bere azken lana, Ontziak izenekoa (trilogia bati amaiera ematen ziona) eta zaleak gogoz zeuden nafarren lan berriren bat eskuartean izateko. Apirilaz geroztik, pare bat kantu jaso dituzte proiektua babestu dutenek, Tina txikia eta Madril inbaditu genuen. Orain abendura arte itxaron beharko dute Kerobiaren zaleek Supernova publikatu bitartean.

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu