Tuit edo txio, bozkatu dezagun
Twitter euskaraz bai, baina koherentziaz. Eta abiapuntu gisa, ingelesezko tweet izen edo sustantiboa nola eman erabakitzen saia gaitezen. Tuit bat edo txio bat edo... Hona bozketa edo inkesta bat:
[itxita dago jada inkesta]
Twitter euskaratzean, bozketa sistema batean oinarritzen denez, inkoherentziaz beteriko interfaze bat geratu zaigula ikusi dugu. Hau da, bakoitzak bere irizpideei segiz gehien bozkatuak izan diren terminoak atera dira aurrera eta gauza xelebreak ikusi ahal izan ditugu. Adibidez, pantaila berdinean TWEETS, TXIOAK eta RETXIOKATU bezalako terminoak.
Hau ekiditeko eta terminologia koherente bat erabiltzeko asmoz, bozketa sistema bat jarri dut abian. Honela, eztabaidagarrien suertatzen diren terminoak jarri eta gehiengoa irabazten duena aukeratuko dugu itzulketak egiteko.
Hor goian agertzen diren termino eta aukerez aparte, besteren bat proposatu nahi baduzue utzi zuen aukera iruzkinetan mesedez. Eskerrik asko!!
Erantzunak kargatzen...