Indiako film batek Azpitituluak.com-eko katalogotxoan egon behar zuela erabaki, eta hauxe hautatu zuen webmasterrak, Zindagi Na Milegi Dobara, Euskal Herria agertzen baita (Sanferminak). Animatzen zaituztegu jaitsi eta euskaraz disfrutatzera. Hizkuntzaren aldetik agian euskaldunoi deigarria egongo zaigun gauza bat ere badu film honek: fijatu zaitezte nola nahasten diren hindiera eta ingelesa, naturaltasun osoz; ematen du normaltzat hartuko luketela Indian euskañolez egitea film batean, kasu paralelo bat jartzeagatik.
Hemen, itsatsitako pasartean, ikus dezakezue hizkuntzaren joko hori.
Komedia erromantiko bat da Zindagi Na Milegi Dobara, erraz ikusten dena, Bollywoodeko gaurko zinemaren zenbait ezaugarrirekin: dantza numerito musikalak, beautiful people beltzarana, tradiziozko sentipenen eta India geek baten konbinazio modernoa.
Bollywood-eko jende ezaguna dira plantelean agertzen direnak. Neba-arrebak dira Zoya Akhtar zuzendaria eta Farhan Akhtar ekoizle eta aktorea (Kabir), zineko beste pertsonaia baten seme-alabak, Javed Akhtar (filman agertzen diren poemak honenak dira). Hrithik Roshan begiargia (Arjun) ere izar bat da, bitxia nola eskuin eskuan hatz potolo bikoitza duen. 2012ra arteko sailkapenean, Bollywoodeko historia osoko film dirutsunenen zerrendan, doi doi dago Top 10etik kanpo, 11. postuan.
Laburpena: Hiru mutil, betiko lagun minak, Espainiara doaz, baten soltero despedida ospatzera bidaia batean. Bakoitzak bere bihotzaren kontraesanak ere argitu beharko ditu bidaia horretan. Zenbait eskalaren ondoren, Iruñera ere iritsiko dira Kabir, Arjun eta Imran.
Filmaren fitxa osoagoa izateko, eta azpitituluak deskargatzeko, zoaz Azpitituluak.com-era,
Ba bai, eta esan behar dut azpidatziak dedikatu dizkiodala @ororostorm / Santi Leoné jaunari blog zinefilo interesgarria baitu, eta kasu honetan hau film nafar-asiarra delako :-)