L. lankidea postureoan zebilen aspaldian, botilako eta txorroteko ura desberdintzeko gai zela esanez. Duela hilabete batzuk erronka bota nion eta azkenean esperimentu "zientifiko" bihurtu dugu gaia. Hipotesia da gaur egun ez dagoela botilako eta txorroteko uraren zaporea desberdintzerik, ausazko sujeto batek ez duela alderik nabaritzen. Aurrez garbitutako 3 botilatan bi ur mineral (mineralizazio maila baxukoak) eta Eibarko txorroteko ura jarri, eta sujetuari frogarako eskaini zaizkio. Sujetuak erantzun behar du esanez txorroteko ura zein botilatan dagoen. Aztertutako taldea, 23 eta 58 urte arteko 10 gizonezko eta 3 emakumezko. Eta emaitzak? Segi irakurtzen...
Postureoan ibiltzeak ere "zientzia" bultzatu dezakelako, blogean: eibar.org/blogak/teknose…
[Eibar Blogak] Botilako eta txorroteko ura desberdintzen dituzu? dlvr.it/QjWmMJ pic.twitter.com/i0ifPiFpfb
Hona @garaolazak sustatutako entsegua, @AltzolakoUrari etxako gustauko baiña... ;-) eibar.org/blogak/teknose…
Erantzun
Sartu