Teknologia albisteak

Euskal esperientziak zientzia zabalkuntzan, jardunaldia

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2018-06-06 : 14:28

Euskal Esperientziak Zientzia Zabalkuntzan (EEZZ18) jardunaldiak izango dira datorren astean Donostian, ekainaren 14 eta 15ean, Donostia International Physics Centerrek antolatuta. Sustatu ere programan izango da, Luistxo Fernandezen ekarpen batekin.

Zientziaren komunikazioan eta dibulgazioan euskaraz diharduen komunitateari begira antolatu da biltzarra, helburu hauekin:

  • Euskal Herrian zientziaren zabalkundean egiten diren ekimenen mapa orokorra osatzea. Mapa hau erreala zein birtuala izango da, interneten egiten diren ekimenak ere barne hartuz.
  • Zientzia zabalkuntzan parte hartzen duten eragileen foro bat gauzatzea. Horretarako, zientzia-komunikazioaren profesionalak, irakasleak, ikerlariak, kazetariak, adituak, ikasleak eta ekintzaile zientziazaleak biltzea espero dugu.
  • Euskaraz egiten den zientzia zabalkuntzan parte hartzen duten eragileen saretzea eta elkarlana bultzatzea. Horrela, zientzia zabalkundean diharduten pertsona eta erakunde euskaldunen komunitatea sendotu nahi da.
  • Zientzia zabalkuntzan eraginkorrago izateko hausnarketa. Arreta berezia hezkuntzari jarriko zaio, hezkuntzako eragileekin elkarlana bilatuko delarik.

EHUren Donostiako Kanpuseko Carlos Santamaria zentroan izango da biltzarra.

Bi egunetako topaketa hau, elkarlotuta dauden lau sesio independentetan banatuko da. 

Egitaraua: 1. Eguna (2018-06-14): ekimenak, hedabideak eta emakumeen ikusgaitasuna

Lehen egun honetan ekimen eta eragileen mapa osatuko da. Eragile mota desberdinen ekarpenak bilduko dira, komunikabideen garrantzia, eta batez ere internetena, aipatu eta eztabaidatuko dira. Arratsaldez, emakume zientzialarien ikusgarritasuna handitzeko egiten diren ekimen eta proiektuak aurkeztuko dira. 

8:30 – 9:00                 Erregistroa eta Ongi Etorria

--------------------------------------------------------------------------------------------------

Zientzia zabaltzeko ekimenen mapa

9:00 – 9:30               Sarrera: Euskal Herriko jardueraren irudi orokorra

9:30 – 9:45               Itziar Zubia (UPV/EHU, Zientzia Astea)

9:45 – 10:00             Josu Ceberio (Zientziaren Giltzak Elkartea)

10:00 – 10:15           Virginia Garcia (Aranzadi Zientzia Elkartea)

10:15 - 10:30            Xabier Artaetxeberria (Ingeniaria):

10:30 - 11:00            Mahai ingurua eta galdera saioa 4 hizlariekin

---------------------------------------------------------------------------------------------------

11:00 – 11:30             Kafe Atsedena

---------------------------------------------------------------------------------------------------

Zientziaren presentzia hedabideetan

11:30 – 11:45            Luis Fernandez (CodeSyntax)

11:45 – 12-00            Arantxa Iraola (Berriako Kazetaria)

12:00 – 12:15            Zuriñe Maguregi (Gaztezuloko Zuzendaria)

12:15 - 12:30             Iñaki Gurrutxaga (KOSMOS, EITB)

12:30 - 13:00            Mahai ingurua eta galdera saioa 4 hizlariekin

---------------------------------------------------------------------------------------------------

13:00 – 15:00             Bazkaria

---------------------------------------------------------------------------------------------------

Emakume Zientzialarien Ikusgaitasuna

15:00 – 15:15             Txelo Ruiz (UPV/EHU)

15:15 – 15:30             Idoia Mugika (Materialen Fisikako Zentroa)

15:30 – 15:45             Maria Luz Guenaga (Deustuko Unibertsitatea)

15:45 - 16:00              Juan Ignacio Perez (UPV/EHUko KZK)

16:00 – 16:45             Mahai ingurua eta galdera saioa 4 hizlariekin

---------------------------------------------------------------------------------------------------

2. Eguna (2018-06-15): STEM hezkuntza informala

Bigarren egun honetan, goizez, zientziaren zabalkundeak haur, lehenengo eta bigarren hezkuntzan dituen erronkak aztertuko dira. Kurrikulumetik kanpo ikastetxeei egiten zaien eskaintza aztertuko dira, eta hezkuntzako eragileekin batera, hezkuntzatik at dauden eragileek zein ekarpen egin dezaketen ere bai. Arratsaldez, flash komunikazio azakarretan ekimen sorta aurkeztu ondoren, postern sesioan parte-hartzaileek beren proiektuak aurkezteko tartea izango dute.  

 

9:00 – 9:30                 Sarrera: Gaur egun egiten diren ekimenen laburpena

--------------------------------------------------------------------------------------------------

STEM hezkuntza informala

9:30 – 9:45               Galder Gonzalez (Wikipedia Elkartea)

9:45 – 10:00             Larraitz Etxeberria (Eureka! Zientzia Museoa)

10:00 – 10:15           Aitziber Lasa (Elhuyar Fundazioa)

10:15 - 10:30            Carlos Garcia (Berritzegune)

10:30 - 11:00            Mahai ingurua eta galdera saioa 4 hizlariekin

---------------------------------------------------------------------------------------------------

11:00 – 11:30             Kafe Atsedena

---------------------------------------------------------------------------------------------------

11:30 – 11:45             Miren Karmele Gomez (Iruñeako Planetarioa)

11:45 – 12-00             Jabi Luengo (Herrikide Ikastetxeko Irakaslea)

12:00 – 12:15             Itziar Otegui (CIC-Nanogune)

12:15 - 12:30             Itziar Uribe (InnoBasque, First Lego)

12:30 - 13:00             Mahai ingurua eta galdera saioa 4 hizlariekin

---------------------------------------------------------------------------------------------------

13:00 – 15:00             Bazkaria

---------------------------------------------------------------------------------------------------

15:00 – 16:00             Komunikazio Azkarrak: 5 minutuko hitzaldi laburrak

16:00 – 17:00*           Poster Sesioa (freskagarriekin)

*Gutxi gora beherako ordua

--------------------------------------------------------------------------------------------------

16:45 – 17:00             Bukaerako ondorioak

--------------------------------------------------------------------------------------------------

Komunikazio Azkarrak

  • Zuriñe Etxanobe (UEU)
  • Rosa Errazkin (Bergarako Laboratorium Museoa)
  • Jose Luis Etxezarreta (Lenmiskata Zientzia Elkartea)
  • Ana Galarraga (Elhuyar)
  • Ines Garmendia (Pint of Science)
  • Txema Hernández (Cristina Enea Fundazioa)
  • Natalia Vahl (Zarautz On Elkartea)
  • Xabier Díaz Silvestre (BTEK)

Posterrak

  • Jose Miguel Campillo-Robles (Mondragon Unibertsitatea)
  • Josu Lopez-Gazpio (UEU) eta Koldo Garcia-Etxebarria (Bionostia)
  • Xabier Larretxea eta Pili Merino (Axular Lizeoa)
  • María Luz Fidalgo (UPV/EHU)
  • Maitane Pérez Cebrecos (UPV/EHU)
  • Ainhoa Alonso Olazabal (UPV/EHU)

Informazio gehiago: http://eezz18.dipc.org

Erantzun

Sartu