Teknologia albisteak

Euskal baso estrategiari bidea egiten

Naturkon
2018-10-18 : 15:31

Erakundeen arteko koordinazioaren arrakasta itzela bailitzan, Aldundiek eta Eusko Jaurlaritzak “Konifero basoak berreskuratzeko euskal estrategia” saldu berri digute, jakingo ez bagenu bezala Euskal Herrian ditugun konifero-baso bakarrak Araba mendebaldeko pinu-gorrien pinudiak eta Dueñasko pinudi txikia direla, Aleppo espeziekoa azken hori.

Publizitatea

Hidrokarburoak bilatzeko 'Lore' baimena eman du Jaurlaritzak

2018-10-18 : 08:40

Eusko Jaurlaritzak LandareLore eta Sustraia izeneko ikerketa baimenak eman dizkie Shesa elkarte publikoari eta Petrichor Euskadi enpresari hidrokarburoak bilatzeko. Guztira, 1.306 kilometro koadroko zabalera hartuko dute baimenek, eta Bizkaian eta Gipuzkoan daude, nagusiki, baina Arabaren zati bat ere hartzen dute. Berriztu ekimenak salatu du Armentia-2 zundaketa baimenduko lukeen aldaketa proposatu duela EAJk Gasteizen.

Hiru pertsonaren burmuinak konektatu dituzte eta pentsamenduak partekatu dituzte

Sustatu
2018-10-15 : 14:03

Gizakion garunak konektatzeko ametsa aspaldikoa da eta azkenaldian hainbat esperimentu egin dituzte bide horretan. Washingtongo Unibertsitateak (AEB) egin duen azken saiakeretan, 3 pertsonaren burmuinak konektatu dituzte kanpo-sistema baten bidez eta euren arteko pentsamenduak partekatzea lortu dute. Tetris partida bat jokatzen jarri dituzte zenbait hirukote, eta lortu dute, elkar ikusi gabe, lagun batek pentsatzen zuena besteen zerebrora igarotzea. BrainNet izendatu dute sistema berri hori.

Azaroko "Bizilabe" tailerrean izena emateko epea zabaldu da, 12-15 urte arteko gaztetxoentzat

2018-10-15 : 08:38

App Inventor software librearen bidez, Android mugikorrentzat hainbat aplikazio erreal diseinatzeko aukera emango dizu tailer honek. Aplikazio bat egiteko eman beharreko lehen pausuak eta tresnak aurkeztuko zaizkizue, aplikazio pertsonalizatu bat garatuko duzue, eta mugikorrean instalaturik eroango duzu. Hortik aurrera zuk nahi beste egingo dituzu! Lorea Argarate Zubiak, Telekomunikazio Teknologien ingeniariak, bideratu eta gidatuko du tailer hau.

15

Euskal Herriko 7 herrialdeen erdigune geografikoak zeintzuk diren

Erabiltzailearen aurpegia
2018-10-09 : 23:37

2004. urtean Felix Isasa injineruak Euskal Herriko erdigune geografikoa kalkulatu zuen. Andia mendilerroan dago, Nafarroa Garaian. Oraingo honetan, Asier Garaialdek erdigune hori birkalkulatu eta berretsi du (artikuluan kontatzen du nola) eta gainera 7 lurralde historikoen erdiguneak ere kalkulatu ditu. Galdakao, Gasteiz, Beizama, Uztaritz, Tebas-Murru Artederreta, Suhuskune eta Ozaze-Züharan daude erdiguneok.

4

Elisa Sainz de Murieta: "Klima-aldaketa arintzen ez badugu, kostaldeko hiriak inpaktu larriei aurre egiteko prestatu beharko dira"

Erabiltzailearen aurpegia
2018-10-09 : 12:48

Elisa Sainz de Murieta (Bilbo, 1977) Geologian doktorea da EHUn. Azken 8 urteetan BC3n ikertzaile bezala aritu da lanean, hauetatik azken biak Londoneko klima-aldaketa aztergai duen Grantham Research Institute-ean. Klima-aldaketaren gaia landu zuen testian, zehazki itsas mailan izango duen eragina. "Bai, hala da, gai horixe aukeratu nuen tesirako, klima-aldaketak eragingo dituen ondorioak. Euskal kostaldean eragin garrantzitsua izan dezake, izan ere, Euskal Autonomia Erkidegoko biztanleriaren % 60a eta ekonomia-jardueren herena kostaldean kokatzen dira". Klima aldaketarako Parisko akordioa aurrerapauso handia izan zen, baina oraindik honen helburutik oso urrun gaude, alegia munduko batez besteko tenperatura 2 gradutik behera mantentzetik.

Irakasleentzako mintegia: "Nola lagundu gazteei STEAM proiektuetan"

2018-10-10 : 08:18

STEAM hezkuntzaren bitartez zientzia-kultura gazteengana gerturatzeko hezitzaile asko ari da lanean, baina askotan ez da erraza hori nola egin asmatzea, eta are gehiago, zientziarekin batera beste zenbait balio landu nahi badira.

Kolore guztietako basoak nahi ditugu

Kolore Guztietako Basoak
2018-10-04 : 08:36

Pinus radiataren monokultiborenak egin du. "Azalpenik gabe", baina bai, gure lurrak hamarkada askotan erasotzen eta basoko aniztasuna murrizten izan eta gero, agur! Batek baino gehiagok prest dauka jada alfonbra gorria, haren ordezko izendaezinari (eukaliptoa) harrera egiteko. Baina bada irtenbiderik. Hori uste dugu Kolore Guztietako Basoak ekimeneko partaideok.

Elhuyarren ZIENTZIA AZOKA 2018-2019: izen-ematea jada zabalik!

2018-09-29 : 09:55

2018-2019ko ikasturtean, Elhuyarren Zientzia Azoka proiektuan izena emateko epea zabalik da irailaren 24tik. Izena ematea DOAN da, eta oso erraza: sartu webgunean eta segi jarraibideei. Zientzia Azokaren festa nagusia Bilbon egingo da 2019ko maiatzaren 11n. 

Asteburu honetan hasiko da Teknopolis saioaren denboraldi berria

2018-09-25 : 08:16

20 urtez Zientzia eta Teknologia zabaltzen, modu erraz eta erakargarrian. Larunbatetan ETB1en, eta igandetan ETB2n, 13:30ean.

Japoniarren bi 'rover' iritsi dira Ryugu asteroidera

Sustatu
2018-09-24 : 13:28

Hayabusa2 izeneko zunda japoniarretik askatutako bi rover Ryugu asteroidean pausatu dira asteburuan. Ordu batzuetako atzerapenaren ondoren JAXA Japoniako espazio agentziak baieztatu du roverrak ondo daudela asteroidean, eta mugitzeko prest daudela. Asteroidetik bertatik egindako argazkia ere zabaldu dute.

RESCUE BIZILABE, euskarazko ihes-gela berria gaurtik aurrera Bilbon

2018-09-22 : 10:05

Gaurtik aurrera, larunbatero, ihes-gela berria izango da Deustuan, Bizilabe gunean. 7 urtetik aurrerako neska-mutilentzat egokia da; taldean, bai familian bai lagunekin, egiteko prestatuta dago. 50 minutuko saioak dira.

Antartikaren mapa berria, inoiz baino bereizmen handiagoarekin

Sustatu
2018-09-17 : 10:46

Kontinente baten maparik zehatzena argitaratu berri dute, sekula egin dena baino bereizmen askoz handiagoarekin. Eta kontinente hori ez da ez Europa ez Amerika, Antartika baizik. Orain arteko maparik zehatzena baino 100 aldiz zehatzagoa da oraingo berri hau. Bertako izotz, glaziar eta erliebea zehaztasun ikaragarriz ezagutuko dugu hemendik aurrera; baita unean unean daukan eboluzioa ere.

Abian da Norteko Ferrokarrillaren denboraldi berria

2018-09-15 : 08:39

Gaur abiatuko da Norteko Ferrokarrillaren denboraldi berria. Astero, Guillermo Roa Zubia Elhuyarreko komunikatzailearen gidaritzapean, Euskadi Irratiko uhinetan egingo du geldialdia: ostiral gauetan, 22:00etan, eta larunbat arratsaldetan, 15:00etan

‹‹ Hurrengoak Aurrekoak ››