Teknologia albisteak

Ikasi nola hobetu dezaketen WPO teknikek zure web orriaren SEO kokapena

Erabiltzailearen aurpegia
2019-03-20 : 16:25

WPO (web performance optimization) web baten errendimendua hobetzeko egiten diren ekintza guztitan oinarritzen da. Azken finean weba azkarrago kargatzeko, azkarrago ikusteko eta erabilgarritasun hobea izan dezan.

Asko idatzi da SEOSEM eta marketing digitalari buruz, teknika hauek negozioari eragin dietzaieken onuraz, baita Google eta beste bilatzaileen emaitzetako kokapenak bisita kopuruan izan dezaken erlazioaz.

Baina teknika guzti horiek askotan ez dira nahikoak, gehienbat jakina denean web orri baten karga abiadurak kokapenarekin erlazio estua duela.

Web batean publikatzen diren baliabide estatikoak, zerbitzariak orria renderizatzeko denbora eta erabilitako cache sistemak guztiz baldintzatzen dute bilatzaileek gure orriari emango dieten puntuazioan eta azken finean emaitzen zein postutan kokatuko duten. Gaur egunean gainera UX erabilgarritasuna eta gailu mugikorren optimizazioak garrantzia berezia hartu dute.

WPO (web performance optimization) web baten errendimendua hobetzeko egiten diren ekintza guztitan oinarritzen da. Azken finean weba azkarrago kargatzeko, azkarrago ikusteko eta erabilgarritasun hobea izan dezan.

SEO kokapenaz aparte, jakina da, gailu mugikorretatik konektatzen diren erabiltzaileen %53ak weba utzi egiten dutela bere karga 3 segundu baino gehiago luzatzen bada. Ikusi 2017an eginiko ikerketa hau.

Beraz, hau dena jakinda, beharrezko ikusten dugu web orri baten errendimendua aztertzea. Hauek dira horretarako erabili daitezkeen hainbat tresna:

PageSpeed Insights erabiliaz saretzen.eus web orriaren azterketa

Tresna hauek, errendimendua neurtzeaz aparte, hainbat kasutan hobetzeko gomendioak ematen dituzte: irudiak txikitu eta konprimitu, baliabide estatikoei cache kontrol bat gehitu, JS asinkronoki kargatu…

Gomendio batzuk beste batzuk baino errazagoak dira aplikatzen, baina teknikoki bakoitzak zerri eragin diezaioken jakin behar da.

Ondo izan!

Artikulu originala: https://saretzen.eus/eu/ikasi-nola-hobetu-dezaketen-wpo-teknikek-zure-web-orriaren-seo-kokapena/

Erantzun

Sartu