Teknologia albisteak

Mixu Baserrian, jolas didaktiko interaktiboa

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2019-03-26 : 21:23

Adimenlabs enpresak, jokoaren sortzaileak, 6-8 urte bitarteko gazteei interakzio ezberdin bat eskaini die, jolas didaktiko barten eran. Gaztetxoek gustokoen dituzten teknologiak erabiliz jolastu dezakete Mixurekin, mugikorra eta mezularitza aplikazioak.

Gaztetxoen eta baserriaren arteko lotura indartzeko asmoarekin sortu da jolas hau. Kasu honetan gainera, gaztetxoek gustokoen dituzten teknologiak erabiliz jolastu dezakete Mixurekin, mugikorra eta mezularitza aplikazioak.

Mixu sagutxoarekin baserriko atal ezberdinak, baratzea, zein animaliak ezagutu nahi dituztenek, hurrengo web orrialdera joan daitezke: https://www.mixujolasa.eus/. Bestela, telegram aplizaioa instalatuta baldin badaukate, bere bilatzailean @mixuBaserrianBot idatzi eta bertan txat berri bat zabalduko zaie jolasean hasteko zuzenean.

Jolasa Telegram aplikazioan sortu izan denez, iOS zein Android mugikorra duen edonork izango du erabilgarri. Gainera, Telegramek PC-ko bertsioa du, beraz, ordenagailutik ere erabiltzeko aukera izango dute windows, Mac eta Linux erabitlzaileek.



Mixu Baserrianen helburua, jolasaren bitartez baserriko bizia ezagutarazteaz gain, gazteenek idazkera lantzea da. Izan ere, Mixuren jolasean, bideo, audio eta irudiak egoteaz gain, galderak daude eta hauei erantzuteko erabiltzaileak idatzi beharra du. 

Erantzun

Sartu