Duela gutxi aurkeztu genizuen Irudikon aplikazioa, arreta-defizitari lotutako arazoak dituzten umeei laguntzeko joko bat. Gaur, berriz,Behatzen dakarkizuegu. Aplikazio honek antzeko helburua du, kontzentrazioa lantzearena, eta hiru joko ditu aipatu esparrua lantzeko. Azken hori ere Android zein iOS gailuetan instalatu daiteke.
Lehenengoak, Errepikatuta izenekoak, irudi bat errepikatuta duen sorta bat dakar. Errepikatutako irudia zein den asmatu ahala, irudi-kopurua handitu egingo da, eta, aldi berean, errepikatutako irudia antzemateko kontzentrazio-denbora ere proportzionalki luzatuko da.
Berria ere pertsonalizatuta dago, eta ehunka irudi erakusten dizkigu: horien artean berria zein den sumatu behar dugu. Aurreko jokoan bezalaxe, irudi berriak igarri ahala, irudi-kopurua eta zailtasuna areagotu egiten dira.
Faltan jokoak, azkenik, irudi-kopuru bat eta dagozkien testuak erakusten dizkigu, baina testu horietako bat falta da eta zein den antzeman behar dugu.
Behatzen eskuragarri dago bai iOS bai Android sistema eragileetan, http://www.adimenlabs.net/behatzen/.
Erantzun
Sartu