1.200 drone elkarrekin modu koordinatuan hegan, Koreako Olinpiar Jokoetan
2018-02-12 09:39
Neguko Olinpiar Jokoak hasi dira asteburuan Korean. Joan zen ostiraleko hasiera-ekitaldiko unerik harrigarriena hauxe izan zen, 1.200 drone elkarrekin hegan hasi zirenean, modu koordinatuan, zeruan irudiak marraztuz. Munduko errekorra gainditu du Intel-ek 1.200 droneko ekitaldi honekin. Orain, promo-bideo hau argitaratu dute, xehetasun gutxi batzuk emanez.
Erantzunak kargatzen...