Teknologia albisteak

157 emotikono berri aurkeztu dituzte: ilegorriak, superheroiak, xakea, patinetea...

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2018-02-12 : 11:04

Unicode Kontsortzioak dagoeneko aurreratu du zeintzuk izango diren 2018an argitaratuko dituen emotikono estandar berriak (nazioartean onartuak eta gailu guztietan ikusteko modukoak). 157 izango dira aurten plazaratuko direnak (Emoji 11.0 bertsioa), eta guztira 2.823 emoji daude onartuta. Aurtengo berrikuntzen artean daude, besteak beste, ilegorriak, superheroiak, xakea, kangurua, erratza,... eta beste mordoa. Uda partean hasiko omen dira gure gailuetan eta aplikazioetan azaltzen (Whatsappean, Twitterren eta abar).

Emoji 11.0 bertsioa izango da 2018ko hau, Unicodek argitaratu berri duena. Azkonarra, hipopotamoa, komuneko papera, erratza, bandera pirata, mapatxea, eltxoak,... eta, batez ere, ile-mota ezberdina duten hainbat emotikono: burusoilak, ile-kizkurrak, kaskaurdinak, bizardunak, ilegorriak,... Edonork ikusi dezan bere burua emotikonoen artean. 

Unicodek aurkeztu dituen horiek (Emoji 11.0) oinarrizko ereduak besterik ez dira. Orain, garatzaile bakoitzari dagokio horiek egokitzea (birdiseinatu nahi baditu) eta noiz argitaratu erabakitzea. Badirudi Whatsappean eta Twitterren uda aurretik ikusi ahalko ditugula; Applek edo Googlek, ziurrenik, software eguneraketa handiren batekin batera txertatuko dituzte emotikono hauek euren sistemetan. 

Unicodek adierazi duenez, martxora arte jasoko ditu eskaerak 2019. urteko Emoji 12.0 estandarrean gehitu ahal izateko. 

Erantzun

Sartu