Hizkuntzen bizitasun digitala, 10. Soziolinguistika Jardunaldiaren ardatza
Soziolinguistika Klusterrak antolatzen duen urteroko Soziolinguistika Jardunaldiaren edizioa (historiako 10.ena) Bilbon izango da azaroaren 7an. Hizkuntzen bizitasun digitalaren gaia nabarmenduko da aurtengo egitarauan. Hizkuntzen bizitasuna eta etorkizuna bermatzeko baldintzei dagokionez, berariazko ikuspegia behar du ingurune digitalak. Hizkuntza komunitate bakoitzak bere modura erantzun dio erronka honi. Erantzun horien arabera beren bizitasuna indartu edo arriskuan jartzera heldu diren hizkuntzak daude munduan. Hala, Bilboko Jardunaldian nazioarte mailako joera nagusien berri izateko aukera egongo da, arloaren ezagutza zuzena dutenen ahotik. Alde batetik, nazioarte mailan gaia ikertu eta lantzen duten aditu erreferentzialak izango dira; eta bestetik, euskararen kasua erarik sakonenean ezagutzen duten bertako eragileak.
Txioak (7)
-
Bilbao Udala - Ayto @bilbao_udala
-
Bilbao Udala - Ayto @bilbao_udalaℹ️ Jardunaldiak aukera emango du #euskara'ren biziberritzearen inguruan aurrera eramaten ari diren ikerketa, berrikuntza eta garapen proiektuak modu ezberdinetan ezagutu eta lantzeko. twitter.com/bilbao_udala/s…
-
Azalgorri Bilbao @AzalgorriBilbao
-
InfoBilbao @InfoBilbaoAurtengo Euskal Soziolinguistika Jardunaldia Bilbon izango da azaroaren 6an ➡︎ ow.ly/XUbR30kMtJR pic.twitter.com/Zxh67RC9B3
-
Azalgorri Bilbao @AzalgorriBilbaoAurtengo Euskal Soziolinguistika Jardunaldia Bilbon izango da azaroaren 6an ➡︎ ow.ly/XUbR30kMtJR pic.twitter.com/SDiObbZz0w
Erantzunak kargatzen...