Teknologia albisteak

Cheetah 3 robot "itsua" izugarri abila da

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2018-08-18 : 11:27

Maiz aipatu izan ditugu gisa honetako robotak Sustatun, besteak beste Boston Dynamicen Atlas robota. Oraingoan, MITek sortutako Cheetah aipatu nahi dizuegu. Dagoeneko 3. bertsiora iritsi da eta izugarrizko iaiotasuna dauka jauzi egiteko, korrika egiteko, eskailerak igotzeko... eta hori guztiori itsua izanik. Izan ere, Cheetak ez du erabiltzen ikusmen-sistemarik mugitzeko, ukimena-sistema aurreratua baizik. Garatzaileen esanetan, horrek asko hobetu dezake robot belaunaldi berrien trebetasuna.

Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago