Sustatu logoa Teknologia albisteak

Lehendakariaren erregistroa

aitor
2008-06-26 11:06

Ez diezaiola inork inolako ironiarik bilatu nire mezuari, ez baita hori nire asmoa.

Kontua da Euskadi Irratiko informatiboetan Ibarretxe Lehendakaria euskaraz hitz egiten dueneko "kuinak" aditzean gorago aipatutako erregistro informal "herrikoia" erabiltzen entzun dudala azken aldian. Sortu didan lehenengo inpresioa ona izan da, nolabaiteko hurbiltasuna eta naturaltasuna ematen baitio gure Lehendakariari. Baina buelta batzuk eman ondoren zenbait galdera sortu zaizkit:

  • Zer nolako inpresioa emango luke beste presidente batek honelako hautua egingo balu? Zapaterok, adibidez, "Hemos aprobau en el Parlamento..." esaten entzungo bagenu? Euskaraz aritzea desberdina al da?
  • Ibarretxek gipuzkerako ahozko adierazpenaren aldeko hautua egin du, estilo kolokial horren barruan. Egokia al da euskararen aldagai batekin identifikatzea guztion Lehendakariaren jarduna, jakinda, gainera, hori ez dela bere ama-hizkuntza izan?

Agian baten bati funtsik gabeko eztabaida irudituko zaio, baina niri ez zait hain kontu axolagabea iruditu. Zer iruditzen zaizue zuei?

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu