
Jaurlaritzako arduradun politikoek eta Osasun Saileko arduradunek sarritan adierazten dute Osakidetzan euskararen normalizazioa lehentasunezkotzat dutela. Errealitateak, ordea, bestelako ondorioetara garamatza. Badira hainbat egoera Osakidetzan euskararen benetazko normalizazioa ezinezko egiten dutenak. Erabaki politikoen ondorio edota zuzendaritzen erabakien ondorio diren egoera eta hutsuneak. Eta are larriagoa dena, Osakidetzako arautegia bera urratzen duten erabaki eta egoerak dira hauek.
Pena da, behin egoera okerrak zuzentzen hasita, gauzak horrela egitea. Gainera, UPNrengobernua, boterea galdu aurretik, jadanik hasia zen berdin jokatzen. "Eremu ez-euskalduna" deitutakoan, Nafarroara sartzean, kartel batzuek ongietorri egiten zuten 5 hizkuntzatan: Gaztelaniaz, frantsesez, ingelesez, alemanez eta italieraz. Ez, ordea, euskaraz. Nafarroako Gobernu berria hori aldatzen hasi da, eta euskaraz ere egiten digu ongietorri, baina, betiere, gaztelaniaz baino txikiago, atzerriko hizkuntzen tamaina berean. Kartela ere ez du osorik euskaratzen: "Reyno de Navarra" lema bere horretan uzten du, gaztelania hutsean. Eta hau ez da kasualitatea: Horrela du agindua Seinalizazio Turistikorako Eskuliburuan (36. orrialdean).
Ondo moldatzen al gara jendaurrean hitz egin behar dugunean? Komunikazio-egoera ezberdinei aurre egiten asmatzen al dugu? Komunikatzeko trebetasuna oso garrantzitsua da norberaren ibilbide pertsonalaren zein profesionalaren garapenereko. Adituek diote komunikaziorako gaitasuna baliagarria dela pertsona autonomoagoak eta seguruagoak izateko. Era berean, jendaurrean hitz egiten ikasi egiten dela ere esaten dute adituek. Hainbat komunikazio egoerari aurre egiten abila izatea garrantzitsua da gaur egungo gizartean. Hiru zutarri daude komunikazio eraginkorraren atzean: PRESTAKUNTZA, LANA eta PRAKTIKA. Ahozko zein idatzizko komunikazioa hobetzeko, hemen duzue ikastaro-proposamen bat.
Euskaltzaindiaren webgunean argi asko adierazten da zein den "Pamplona" hiriaren euskarazko izena: Iruñea. Euskaltzaindiaren araua da. Hala ere, Nafarroako Gobernuak euskarazko izen ofizial moduan hauxe jarri zuen: "Iruña". Horregatik, "Iruñea" euskarazko izen ofizial izateko eskaera egin dugu.
«Kirola D ereduan, noizko? Nork eta zer egin genezake gazteen euskarazko kirol jarduna ziurtatzeko?», hori da Udaltopen zazpigarren ediziorako aukeratu dugun gaia. Hitzordua ere zehaztu dugu: 2016ko apirilaren 21a eta 22a Lasarte-Oriako Manuel Lekuona kultur etxean. Gure artean egon nahi baduzu, ez ahaztu 2016ko martxoaren 14an hasita eta apirilaren 15era arte izango duzula izena emateko aukera.
Hainbat AEKidek parte hartuko du AEKren V. Didaktika Topaketan, larunbatean (hilak 27) Donostiako Nazaret zentroan. Topaketak hiru atal nagusi izango ditu. Lehenengoan, bi hitzaldi izango dituzte aukeran entzuleek (Joxerra Gartziarena ala Kike Amonarrizena). Ondoren, aurkezpen bat eta interes-talde bi antolatu dira, gai edo arlo zehatz batean interesa duten irakasleentzat.
Lorea Agirrek (Beasain, 1968) Bagara nor hitzaldia eskainiko du Elgoibarren, otsailaren 24an (asteazkena), Kultur Etxeko hitzaldi-gelan, arratsaldeko 19:00etan hasita.
Hizkuntzak gizakiak komunikaziorako asmatu dituen tresnak dira. Gizateriaren historiaren sokan bizirik iraun duten hizkuntzak hiztunen komunikazio beharretara egokitu izan dira, komunikazioa izan dute molde eta moldatzaile. Eta komunikazio premia horietara moldatu eta egokitzetik etorri zaie hizkuntzei etengabeko aldaketa. Eta etengabeko egokitze eta aldaketa horretatik etorri da hizkuntzen garapena eta modernizazioa, baita euskararena ere.
(Patxi Saez soziolinguistak Euskaltzaindiaren “Euskara biziberritzen jarraitzeko erronkak” jardunaldian 2016-02-12an irakurritako hitzaldiaren laburpena).
Patxi Saez Beloki soziolinguistak ondorengo 20-30 urteetan euskara indarberritzeko “Gurdiaren Paradigma (2016)” aurkeztu du joan den ostiralean, 2016-02-12an, Euskaltzaindiak “Euskara biziberritzen jarraitzeko” antolatutako jardunaldian. Patxi Saezek bere hitzaldian esan zuen, ondorengo hamarkadetan euskararen erabilera gizarte osora zabaldu nahi badugu, ezinbestekoa dugula orain arteko estrategiak aldatzea eta behar-beharrekoa dugula paradigma berri bat horretarako, Saezek dioenez, “Orain arte egindako berdina eginez, ez ditugu emaitza ezberdinak lortuko”.
Hizkuntzak bide zuzena ematen digu testuinguruan nahiz kulturan txertatzeko. Hizkuntzaren bitartez arauak, ohiturak, usadioak barneratzen ditugu. Hizkuntzak gure egunekotasunaren zati oso garrantzitsuak dira. Gipuzkoako Foru Aldundiko Euskara Zuzendaritzak eta Euskal Herriko Unibertsitateak Hiztunetik hiztunera, euskararen bizipenek ezarritako bidetik izeneko mintegia antolatu dugu EHUko Udako Ikastaroetan, Donostiako Miramar Jauregian, ekainaren 27an, 28an eta 29an.
KOTOBAI Ideograma hiztegi berria sortu da. Euskal kultura eta Asiako kulturak elkar hurbiltze aldera, web orri berria jaio da.
Bai Euskarari Ziurtagiriaren Elkarteak Joxe Anjel Iribar omenduko du datorren astelehenean, ekainaren 18an, arratsaldeko 19:00etatik aurrera Euskalduna Jauregian ospatuko duen ekitaldi nagusian.
Orain urtebete luze, Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak Euskaltermen bertsio berria jarri zuen abian. Aurreko bertsioarekiko alde nabarmenak zituen, ez bakarrik diseinuari zegokionez, baizik eta funtzionalitateei zegokienez ere bai. Berrikuntzarik garrantzitsuena izan zen Terminologia Batzordeak onartutako hiztegiak Bankuan integratu zirela eta hiztegi horietako termino guztiei ponderazio-marka jarri zitzaiela. Horrela, erabiltzaileak argi eta garbi ikus dezake zeintzuk diren Terminologia Batzordeak onartzen dituen (3 ponderazio-marka) eta gomendatzen dituen (4 ponderaziomarka) terminoak. Irudiak sartzeko aukera ere eskaintzen du bertsio berriak.
Gasteizko Udalaren jarduna gidatzen duten planetan gazteekin hizkuntza-normalizazioaz hausnarketa egin beharko litzatekeela eta horretarako errealitate hau hobeto ezagutu beharko litzatekeela adierazten da. Soziolinguistika Klusterrak, berriz, urteak daramatza gazteak eta hizkuntza-erabileraren gaia alderdi ezberdinetatik jorratzen (eskola-giroan, eremu ez formaletan, interneteko sare sozialetan...) Honela, bada, bi aldeek bat egin dute ikerketa honen gaiaren inguruko interesean.