Teknologia albisteak

Ekologia eta hizkuntza

KARRIKIRI, IRUÑEA
2012-06-12 : 12:06

Ekologiatik hizkuntza-iraunkortasunera. Ekaineko Karrisolasa ekimenaren saio berrian Albert Bastardasek, Bartzelonako Unibertsitateko irakaslea, Bat Soziolinguistika aldizkarian (81) idatzi zuen artikulua izango dugu oinarri.

Publizitatea

Itxura eta eduki berriak lantalan webgunean

Lantalan
2012-06-12 : 11:06

Honezkero lantalan webguneak urte batzuk baditu. Azken hilabeteetan, ordea, itxura aldatu diogu goitik behera, baita eduki berriak sartu ere. Lan munduan euskara gehiago erabili nahi dutenei zerbitzua eman nahi die Emunek webgune honen bidez, batez ere euskara planei dagokienez.

1

Euskanta: 9-10 urteko gaztetxoak, kantuak egin eta grabatzen dituzte euskaraz, Erroman

Associazione Culturale Euskara
2012-06-11 : 14:06

Erromako Manetti eskola publikoko 4.mailako gaztetxoek kantu bana egin dute aurten ere, euskaraz. Blog honetan aurkituko dituzu 2010, 2011 eta 2012 urteetan egindako kantu, testu eta marrazki guztiak (eta euskara-italiano hiztegitxo bat kantu bakoitzeko).

Bidaia kontaketak Deustuan

Berbaizu Euskara Elkartea
2012-06-05 : 11:06

Bidaia Kontaketak antolatu ditugu Deustuan: bost asteazken, bost hizlari, bost herrialde. Ekainean hasiko dira Berbaizu euskara elkarteak antolatutako bidaia kontaketak. Asmoa, astean behin elkartu eta euskaraz bidaiatzea, argazkien proiekzioz lagunduta. Horretarako, eta asteazkenero, 19:30etatik aurrera, Mullereneak bere ateak mundu zabalera zabalduko ditu, doan. Aste honetan, Iñaki Gurudi, EITBko kazetaria izango dugu, Ghana eta Etipoian bizitakoa kontatzeko prest. Etzazu galdu!

Zer hizkuntzatan mintzo da lan-mundua?

Elhuyar Aholkularitza
2012-06-01 : 11:06

Eusko Jaurlaritzak ostiralean eman zuen argitara LANHITZ diru-laguntzen 2012ko deialdia. Laguntza hauek entitate pribatuek EAEn dituzten lantokietan 2012an euskararen erabilera eta presentzia areagotzeko dira. Testuinguru horretan, 20 urte Euskara planetan jardunaldietan enpresekin elkarlanean landutako hainbat gogoeta partekatu nahi ditugu.

Ben fet, Pep!

Rober Gutiérrez, Bai Euskarari Ziurtagiriaren zuzendariak
2012-06-01 : 10:06

Pep Guardiola ez da Barçaren entrenatzailea izango datorren denboraldian. Honezkero izango zenuten horren berri. Bere erabakia azaltzeko prentsaurrekoa eskaini zuen, katalanez, eta mundu osoko kazetariak eta zaleak berari adi egon ziren. Mundu osokoak! Neuk ere ikusi nuen, nahiz eta futbolzalea ez izan.

ItzuL posta-zerrendak 1.000 harpidedun!

EIZIE
2012-05-29 : 14:05

1998ko abenduaren 8an sortu zuen EIZIEk ItzuL posta-zerrenda, eta 2012ko maiatzaren 28an mila harpidedun izatera iritsi da.

Mila itzultzaile, zuzentzaile, irakasle eta bestelako ari dira, beraz, tresna xume bezain eraginkor honen bitartez jakintza partekatzen eta sortzen. Iraun beza luzaz!

Hitano barnetegia: udan ere, Mintza Hadi, Lagun!

Mintza hadi, lagun!
2012-05-29 : 13:05

Badator uda, eta urtero bezala udako barnetegien eskaintza zabalik dute euskaltegiek eta irakaskuntza zentroek. Aurten, ordea, eskaintza berria plazaratu du Maramara taldeak. Izan ere, lehen aldiz hitano barnetegia egiteko aukera eskainiko du, Mintza hadi, lagun! programaren baitan.

Danobat euskararekin. Lan eta bizi euskaraz eta hortara goaz...

Danobat Koop. E.
2012-05-25 : 13:05

Elgoibarko Danobat Koop. E. makina erreminta arloan diharduen enpresa dugu eta bere sorreratik hona euskararen erabilera bultzatzeko hainbat ahalegin egin ditu. Euskara planaren eskutik barruko euskararen erabileran eragiteaz gain kanpora begira ere hainbat lan argitaratu ditugu, Danobateko Hiztegi Teknikoa eta Tailerreko Eskuliburu Teknikoa besteak beste. Oraingoan ordea, hiztegi berritzailea dugu internet bidez kontsultatu, deskargatu eta irudiz hornitutako hiztegia baitugu: hiztegia.danobatgroup.com.

2

Eusko Jaurlaritzak Euskara Sustatzeko Ekintza Plan (ESEP) berria gizarteratzeko prozesua abian jarri du

HPS - Munduoro
2012-05-24 : 13:05

Euskararen Aholku Batzordearekin lankidetzan atondutako Euskara Sustatzeko Ekintza Planaren proposamena gizartearen esku jarri nahi dugu. Hortaz, gaurtik hasi eta ekainaren 24ra bitartean, herritarren, erakundeen, enpresen, elkarteen, eta gizarte alorreko eragile guztien ekarpenak jasotzeko epea ireki dugu. Animatu eta parte hartu, Euskara 21 blogaren bitartez. Orain zuen txanda da. Zuen oharren zain gauzkazue.

1

Mintza Eguna ospatuko dute Santurtzin ekainaren 2an

Sustatu
2012-05-20 : 17:05

Aurtengo Mintza Eguna Santurtzin ospatuko dute. Ekainaren 2an izango da, eta egun guztirako egitaraua osatu dute. Hitzordua 11:00etan egin dute, Santurtziko portuan, eta gonbidapena luzatu dute sare sozialen bidez, Zeuk ere euskaraz bizi nahi baduzu, zatoz gurekin! lemapean.

3

Twitter euskarara itzultzeko aukera ireki dute

Sustatu
2012-05-17 : 12:05

Twitter euskarara itzultzeko eskaerek erantzuna izan dute azkenean. Atzo arratsaldean Twitterrek iragarri zuenez bere interfazea beste 6 hizkuntzara itzultzeko aukera ireki du, tartean gurea: euskara, katalana, ukraniera, greziera, txekiera eta afrikaansa. Itzultzaile lana boluntarioa izango da eta erabiltzaileen komunitateari dei egin dio horretarako.

Hitanoa 'online' ikasi dute 10 lagunek

Mintza hadi, lagun!
2012-05-13 : 18:05

Lehenengo aldiz, hitano ikastaroa online egin du 10 laguneko talde batek; hau da, internet bitartez ikasi dute lagunarteko hizkera informalerako berezkoa den erregistro hori. Ikastaro honen aurretik ez da hitano ikastarorik antolatu sarean, eta erantzun ona izan duela azpimarratu dute Maramara* taldeko antolatzaileek. Interneten bidez eskaini denez, ikasle batek Txiletik egin ahal izan du ikastaroa.

Karrisolasa: Diglosiaren purgatorioaz

Karrikiri elkartea, Iruñea
2012-05-12 : 17:05

Maiatzako Karrisolasa ekimenaren saio berrian Mikel Zalbidek Bat Soziolinguistika aldizkarian (79-80) idatzi zuen artikuluaren pasarte bat izango dugu oinarri. Oraingoan ere, betiko moduan, guztion artean solas aske, sakon eta atsegina lotzen saiatuko gara. Gogoan hartu Karrikiriko ateak zabalik izanen dituzula.

2

"Arabako ideia laborategia", maiatzaren 26an Espejon

Manex Agirre (Arabako Kuadrilletako euskara zerbitzuak)
2012-05-10 : 13:05

Arabako ideia laborategia antolatu dute Arabako Kuadrilletako euskara zerbitzuek, Arabako Foru Aldundiarekin elkarlanean. Laborategia maiatzaren 26an izango da, Espejon, eta egun osoko egitaraua izango du. Helburua Araban euskalgintzan lanean ari direnen praktika onak bildu, eta ezagutaraztea da.


Argazkiak.org | Arabako ideia laborategia © cc-by-sa: Euskara Zuia

‹‹ Hurrengoak Aurrekoak ››