Jaurlaritzako arduradun politikoek eta Osasun Saileko arduradunek sarritan adierazten dute Osakidetzan euskararen normalizazioa lehentasunezkotzat dutela. Errealitateak, ordea, bestelako ondorioetara garamatza. Badira hainbat egoera Osakidetzan euskararen benetazko normalizazioa ezinezko egiten dutenak. Erabaki politikoen ondorio edota zuzendaritzen erabakien ondorio diren egoera eta hutsuneak. Eta are larriagoa dena, Osakidetzako arautegia bera urratzen duten erabaki eta egoerak dira hauek.
Osakidetzako arduradunek euskarak aurrera egin dezan lagunduko omen duten neurriak iragartzen dituzte aldian aldiro. Zoritxarrez, neurri horiek ez dute behar adinako eraginik izango sakoneko arazo eta hutsuneak konpondu gabe. Borondatea izatekotan berehala konpontzeko moduko arazo eta hutsuneak dira, eta arrazoi horregatik, hain zuzen, berehala konpondu beharrekoak.
Hona hemen Osakidetzako buruzagien arduragabekeriak sortutako hutsune larri horietako batzuk:
Hutsune hauetako bakoitzaren inguruko azalpen eta adibideak honako txostenean ikus daitezke:
Erantzun
Sartu