Euskaltzaindiaren webgunean argi asko adierazten da zein den "Pamplona" hiriaren euskarazko izena: Iruñea. Euskaltzaindiaren araua da. Hala ere, Nafarroako Gobernuak euskarazko izen ofizial moduan hauxe jarri zuen: "Iruña". Horregatik, "Iruñea" euskarazko izen ofizial izateko eskaera egin dugu.
Otsailaren hasieran Administrazioan Euskaraz taldeak Iruñeko Udalari eskatu dio hurrengo eskaera luzatzea Nafarroako Gobernuari: Hiriaren euskarazko izen ofiziala Euskaltzaindiaren arauen arabera jar dezala (hau da, Iruñea).
Horrela, mundu euskaltzalearen eta instituzionalaren artean ditugun ika-mika eta eztabaida hori amaitzeko moduan izanen ginateke. Hala bedi!
Erantzun
Sartu