Hizkuntzak bide zuzena ematen digu testuinguruan nahiz kulturan txertatzeko. Hizkuntzaren bitartez arauak, ohiturak, usadioak barneratzen ditugu. Hizkuntzak gure egunekotasunaren zati oso garrantzitsuak dira. Gipuzkoako Foru Aldundiko Euskara Zuzendaritzak eta Euskal Herriko Unibertsitateak Hiztunetik hiztunera, euskararen bizipenek ezarritako bidetik izeneko mintegia antolatu dugu EHUko Udako Ikastaroetan, Donostiako Miramar Jauregian, ekainaren 27an, 28an eta 29an.
Jackeline Urla, Maider Elkoro, Jon Maia, Idoia Etxeberria, Joan Pujolar, Ixiar Eizagirre, Karlos Aizpurua eta Xabier Gantzarain izango dira, besteak beste, gaian murgiltzen lagunduko duten parte hartzaileak.
Euskara Euskal Herriko berezko hizkuntza izanik ere, euskaraz bizitzeko eragozpenak eta debekuak izan ditugu. Horren ondorioz, mendekotasun jarrerak eta egoerak sortu dira: eskolan euskaraz eginez gero, erregelarekin jotzea irakasleak; euskaldunonganako bazterketa: "háblame en cristiano"; euskalduna erdaraz bizitzea, euskara etxerako utzita; boterearen axolagabekeria: poliki joan beharra, euskara eskatzea inposiziotzat hartzea, euskaldunoi leporatzea euskararen egoera murritzaren erantzukizuna... Era berean, euskaldunok argi erakutsi dugu euskaraz bizi nahi dugula, eta horretarako antolatu gara, aldarrikatuz eta ekinez, auzolanean.
Urteotan ez zaio nahikoa erreparatu hiztunon bizipenei. Foru Aldundiaren eta EHUren mintegiak eremu horri heldu nahi dio, beraz, bertako eta kanpoko adituen laguntzaz. EHUko Filosofia eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko gizarte antropologiako irakasle Jone M. Hernándezek zuzenduko du mintegia.
Atxikita dituzue mintegiaren nondik norakoak eta egitaraua.
Ekainak 27, asteazkena
Atzo, hizkuntzaemozioz-oroimenean
Ekainak 28, osteguna
Gaur, hizkuntza(k) eta identitatea(k) bidegurutzean
Ekainak 29, ostirala
Bihar, hizkuntza globalak eta emozio lokalak?
Ikastaroen Idazkaritza. 1042 Postakutxa 20080 Donostia
Internet bidez: cverano@ehu.es Udako ikastaroak
Erantzun
Sartu