Gasteizko Udalaren jarduna gidatzen duten planetan gazteekin hizkuntza-normalizazioaz hausnarketa egin beharko litzatekeela eta horretarako errealitate hau hobeto ezagutu beharko litzatekeela adierazten da. Soziolinguistika Klusterrak, berriz, urteak daramatza gazteak eta hizkuntza-erabileraren gaia alderdi ezberdinetatik jorratzen (eskola-giroan, eremu ez formaletan, interneteko sare sozialetan...) Honela, bada, bi aldeek bat egin dute ikerketa honen gaiaren inguruko interesean.
Gasteizko gazteriaren profil soziolinguistikoan aldaketak eman dira eta ematen ari dira. Aldaketa horiek ulertu eta kontuan hartzen hastea, ezinbesteko zeregina da hizkuntza-plangintza egokia eta eraginkorra garatzeko. Ezaugarri soziolinguistikoei dagokionez Gasteizko biztanleria orokorrarekiko desberdina izanik, gazteria euskaldunak hizkuntzaren inguruan dituen iritzi eta bizipenak ezagutzea interesgarritzat jo da. Abiatzeko unetik bi helbururi erantzun nahi izan dio 2011 eta 2012 artean egindako ikerketa honek:
|
Ikerketa eztabaida-taldeen teknika kualitatiboa erabiliz garatu da, nagusiki. Hala ere, lehenagoko urratsean testuingurura hurbiltzeko ahalegina egin da, antzeko lanak aztertuz eta Gasteizko gazteria euskaldunaren adierazle demolinguistiko nagusiei erreparatuz.
Erantzun
Sartu