Sustatu logoa Teknologia albisteak

Euskalterm terminologia banku publikoaren bertsio berritua

HPS - Munduoro
2012-06-14 17:06

Orain urtebete luze, Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak Euskaltermen bertsio berria jarri zuen abian. Aurreko bertsioarekiko alde nabarmenak zituen, ez bakarrik diseinuari zegokionez, baizik eta funtzionalitateei zegokienez ere bai. Berrikuntzarik garrantzitsuena izan zen Terminologia Batzordeak onartutako hiztegiak Bankuan integratu zirela eta hiztegi horietako termino guztiei ponderazio-marka jarri zitzaiela. Horrela, erabiltzaileak argi eta garbi ikus dezake zeintzuk diren Terminologia Batzordeak onartzen dituen (3 ponderazio-marka) eta gomendatzen dituen (4 ponderaziomarka) terminoak. Irudiak sartzeko aukera ere eskaintzen du bertsio berriak.

Bada, orain erabat beharrezkoa den beste berrikuntza bat egin zaio Euskaltermi, hain zuzen ere, bilaketa egiteko orduan erabileremua zehazteko aukera.

Horrez gain, bilaketaren emaitza aurkezteko era ere aldatuta dago, modu biziagoan eta malguagoan eskainita. Hobekuntzak egiten jarraitzeko, oso garrantzitsua izango da erabiltzaileen iritziak eta ekarpenak jasotzea.

Hobekuntza horiek egin ondoren, oraindik ere Eusko Jaurlaritzako sistema informatikoetan bizirik dagoen EUSKALTERMen bertsio zaharraren kontsulta betiko kenduko da.

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu