Sustatu logoa Teknologia albisteak

Bideo erreportaje bilduma batean jaso dituzte Euskal Kulturgintzaren Transmisioa aditu tituluaren 5. edizioko uzta

huhezi
2016-02-29 12:38
Jon Berezibar Goienako kazetariak Goiena komunitateko blog batean bildu ditu EKTri buruz egindako erreportajeak. Gai, hitz-gako eta kontzeptuen arabera antolatuta, Arrasateko kazetariak jaso ditu sei ataletan ikastaroan parte hartutako aditu eta arituen hausnarketak. Oso jatorri eta jarduera desberdineko lagunak daude elkarrizketatuen artean: sortzaileak, politikariak, pentsalariak...
  1. Olatua berrasmatu.
  2. Zama hegalduna.
  3. Hilzori-gogobizi.
  4. Mina eta grina.
  5. Ertzak batuz.
  6. Egin arte (ez gara izango).

Erreportaje horiek guztiak bilduta daude EKT-k Goiena komunitatean sortutako blogean. 

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu